Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak Ipuruako moja kontzeptzionisten partzela eskuratu du

Udalak Ipuruako moja kontzeptzionisten partzela eskuratu du

Ipuruako moja kontzeptzionisten partzela.

2019/06/06

Bi aldeek elkarren arteko adostasunez sinatu dute ia 8.000 metroen salerosketarako desjabetze-hitzarmena 4.000.000 euro inguruan.

Ipuruako futbol-zelaiaren eta kiroldegiaren arteko 8.000 metro kuadroko partzela dagoeneko Udalarena da, Miguel de los Toyos jarduneko alkateak eta Moja Kontzeptzionista Frantziskotarrek, orain arteko jabeek, elkarren arteko adostasunez desjabetze-hitzarmena sinatu ondoren. 8.000 metro horiek bai mojen eraikinak bai aldameneko lursailek hartzen dituzte.

Era horretan amaitzen da Eibarko Udalak Kongregazioaren eskariz partzela eskuratzeko hasitako prozesua; azkenean kostua 4.000.000 euro ingurukoa izan da, eta bi aldeek adostasunez egindako tasazioan oinarritu da. Horretarako diru-partida apirilaren 29an egindako bilkuran onartu zen, eta, hortaz, hilabete geroago, Udalak eskuragarri du diru hori eta ordainketari ekin diezaioke.

Hitzarmena sinatu ondoren, jarduneko alkate Miguel de los Toyosek zera esan du: “hitzarmenak aukera ematen du Udalak lur horien erabilera erabakitzeko, eta, halaber, erraztu egiten dio Eibar Kirol Elkarteari behar duen partzela izatea futbol-zelaia handitzeko”.

 “Desjabetze-eragiketa hau aukera bat da Udalarentzat, Kirol Mahaian hartzen diren erabakien arabera lursail horien erabilerak erabakitzeko”, adierazi du Miguel de los Toyosek.