Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak hobekuntza-lanak egin ditu udan Orbea Haurreskolan

Orbea Haurreskola.

Orbea Haurreskola.

2021/09/03

Kanpoko patioa txukundu egin da, barrualde osoa eta eskolako hesia pintatu dira eta hango alarmak egokitu; laster aldatuko da sarrerako atea. Udalaren diru-baliabideez egindako inbertsioa ia 27.000 eurokoa izan da.

Orbea Haurreskolako ikasleek ikasturte hasieran instalazio egokiagoak eta erakargarriagoak izan ditzaten, eta irakasleen eta senideen eskaerei erantzunez, Eibarko Udalak hobekuntza-lanak egin ditu uda honetan ikastetxean.

Horrela, kanpoko patioa egokitu eta margotu egin da, eta hango hesia ere bai, Kimu Bat eta Baglietto enpresek egindako lanak; bigarrenak Haurreskolaren barrualdea ere pintatu du.  Lan horiek 12.453,59 euroko (BEZa barne) kostua izan dute,  Udalaren kutxatik ordaindutakoa.

Bestalde, AYC enpresa kontratatu da alarmak egungo araudira egokitzeko, 975,54 euroko kostuarekin (BEZa barne) eta, laster, RADA enpresak Haurreskolaren sarrerako atea aldatuko du. Horren kostua 3.476,83 eurokoa izango da (BEZa barne).

Jon Iraola alkatearen hitzetan, “jarduera hauek Eibarko ikastetxe publikoen mantentze- eta hobekuntza-lanak sustatzeko Udalak dituen planetan sartzen dira, ikasleen ongizatearen mesedetan, ikastetxeetako instalazioak hobetzearen aldeko apustu sendoa eginez”.