Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak Gabonetako Bigarren Eskuko Azokaren beste edizio bat antolatuko du abenduaren 17rako

Gabonetako Bigarren Eskuko Azokaren inguruko kartela.

Gabonetako Bigarren Eskuko Azokaren inguruko kartela.

2022/12/07

Jarduera Errebal Plazan egingo da, eta haurrentzako bi tailer antolatuko dira material birziklatuarekin Gabonetako apaingarriak egiteko. Azokan parte hartzeko erreserba egin behar da aldez aurretik eta izena emateko epea abenduaren 1ean hasi zen.

Eibarko Udalak abenduaren 17an bigarren eskuko objektuen azoka antolatuko du aurten ere, objektuek bigarren bizitza bat izan dezaketela eta beste pertsona batzuek berrerabil ditzaketela kontzientziatzeko.

Azokaz gaian, haurrentzako bi tailer eskainiko dira Gabonetako apaingarriak sortzeko material birziklatuekin. Tailerretako bat 3 eta 6 urteko umeentzat da. Kasu horretan, heldu batekin egon beharko dute umeek. Eta beste tailerra 7 urtetik gorako umeentzat izango da.

Tailerrak 11:30ean hasi eta 14:00etan amaituko dira eta 25 minutuko iraupena izango dute. Plazak mugatuak direnez, bost txanda egongo dira aukeran, 11:30etik 13:30era arte. Txanda Errebalen bertan erreserbatuko da azoka-egunean bertan.

Erabilitako objektuak saltzeko bi aukera daude: lehenengo aukera da postu bat (mahai bat) erreserbatzea, bakoitzak nahi dituen objektu erabiliak saltzeko. Bigarren aukera da erabilitako objektuak gordailu-zerbitzuan uztea (gehienez 10), eta antolaketa-taldea arduratuko da objektu horiek saltzeaz. Horretarako, saldu nahi diren objektuak ekarri behar dira larunbatean bertan, abenduak 17, 9:00etatik 10:00etara bitartean.

Objektu horiek gordailu-zerbitzuan geratuko dira erregistratuta, saltzaileak egoki deritzon prezioarekin, eta salgai jarriko dira.  Gehienez ere 10 objektu laga ahalko dira, eta egoera onean egon beharko dira. Kasu honetan, ez da onartuko arroparik, erabilitako osagarririk, tamaina handiko objekturik... Laga ahalko diren objektuak: liburuak, musika eta zinemako objektuak (diskoak, CDak, DVDak…), kiroleko artikuluak, apaintzeko objektuak, Gabonetako apaingarriak eta tamaina txikiko etxeko tresnak. Antolaketaren taldea arduratuko da artikuluak zaindu eta saltzeaz, merkatua zabalik dagoen bitartean.

Azoka ixtean, 14:00etan, saltzaileak azokara itzuliko dira salmentaren dirua edo saldu ez diren artikuluak jasotzera.

Bi aukeretako edozeinetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea eta adinez nagusia izatea. Zita hartuko da 943670249 telefonora deituz edo honako estekan dagoen formularioa betez: www.merkabi.eus/eibar. Izena emateko epea abenduaren 1ean ireki zen, eta zabalik egongo da abenduaren 13ra arte (biak barne).

Merkatu honen bidez,  eibartarrok ekonomia zirkularraren beste kate-begi bat bihurtzea da asmoa, aukera emanez behar edo nahi ez ditugun objektuak erosteko eta, hala, bigarren bizitza bat eskaintzeko.

2019an, Udalak Gabonetako Bigarren Eskuko Azokaren lehen edizioa antolatu zuen, eta 2021ean, berriz, bigarren edizioa, non bi elkartek eta 19 partikularrek jarri zuten erabilitako objektuak saltzeko postu bat. Gainera, 21 pertsonak laga zituzten beren objektuak gordailu-zerbitzuan, zeinean antolaketa-taldea arduratu zen gauzen salmentaz.

Bigarren eskuko azoka hau antolatzeko, Udalak dirulaguntza bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari.