Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak eta Espainiako Astronomia Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Javier Gorosabel Sarien deialdia egiteko eta Eibarren Astronomia Jardunaldiak antolatzeko

Udalak eta Espainiako Astronomia Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Javier Gorosabel Sarien deialdia egiteko eta Eibarren Astronomia Jardunaldiak antolatzeko

Miguel de los Toyos alkateak eta Iñaki Ordoñez Espainiako Astronomia Elkarteko ProAm Batzordeko ordezkariak lankidetza-hitzarmena siantu dute.

2020/01/16

Jardunaldiak eta Javier Gorosabel Sariaren deialdia bi urtez behin egingo dira.

Eibarko alkate Miguel de los Toyosek eta Iñaki Ordoñezek, Espainiako Astronomia Elkarteko ProAm Batzordearen ordezkari gisa, gaur goizean sinatu dute Udalaren eta Espainiako Astronomia Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena, ProAm lankidetzako Javier Gorosabel Sarien deialdia eta ondorengo Javier Gorosabel Astronomia Jardunaldiak antolatzeko Eibarren.

Bi ekitaldi horiek, astronomiako esparru profesional eta amateurren arteko lankidetza zientifikoaren errekonozimendua izateaz gain, Javier Gorosabelen (Eibar, 1969-2015) pertsona ere omentzen dute; izan ere, zientzialari bikaina izateaz gain, astronomo amateur talde ezberdinekin batera lan egiten jakin zuen.

Eibarko Udalak antolatuko dituen jardunaldi hauek bi urtez behin egingo dira, Javier Gorosabel Sariaren deialdia bezalaxe. Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, "Jardunaldi hauen helburua da dibulgazio zientifikoa sustatzea, gazteen artean bokazio zientifiko-teknikoak sustatuz eta Javier Gorosabel astronomoaren figura eta ibilbidea gogoratuz".

Bestalde, Alberto Ordoñez Espainiako Astronomia Elkarteko ProAm Batzordeko ordezkariak adierazi duenez, "Sariaren helburu nagusia da Javier Gorosabelen irudiari memoria ematea, baita astronomo profesional eta amateurren presentziari balioa ematea ere, astronomiaren alorrean gehien nabarmendu direnak".