Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak ere "Planetaren Ordua" ekimenarekin bat

2018/03/22

Datorren zapatuan, hilak 24, amatatu egingo dira Untzaga plazako fokoak, eta erlojuko eta arkupeetako argiak, 20:30etik 21:30era bitartean. WWF elkarteak eta Nazio Batuek sustatzen dute ingurumenaren aldeko ekimen hau.

Aurten ere Eibarko Udalak bat egingo du “Planetaren Ordua” ekimenarekin: zapatuan, martxoak 24, amatatu egingo dira ordubetez, 20:30etik 21:30era bitartean, Untzaga plazako eta Udaletxe ondoko fokoak eta erlojuko eta arkupeetako argiak, aldaketa klimatikoaren aurkako keinu sinboliko gisa.

Parte hartu nahi duten herritar, enpresa eta erakunde guztiek bat egin dezakete ekintza honekin webgune honetan: http://horadelplaneta.es/.

Gure planetaren aldeko defentsan mobilizatzeko deia da, eta ordubetez ahalik eta argi gehien amatatzea da helburua, bai etxeetan, bai eraikin publikoetan.

Iaz, munduko 187 herrialdetako milaka hirik hartu zuten parte, eta 12.000 monumentu eta eraikin ikoniko baino gehiago itzali ziren; ekimenera batu ziren herritarrak, enpresak, udalak eta erakundeak, denen artean “aldaketa klimatikoa geldiarazteko”.

Aldaketa klimatikoa dela eta, Historiako aldi beroena bizi dugu, bero-bolada eta lehorte luzeak, muturreko gertakari meteorologiko gero eta sarriagoak, eta, ondorioz, jende askok beren herriak laga behar izan ditu; horrez gain, huraxe da biodibertsitatea galtzearen arrazoietako bat.  Dena lotuta dagoenez eta txanpon beraren bi aurpegiak direnez, Planetaren Ordua ekimenak zientoka milioi pertsona lotuko ditu mundu osoan, aldaketa klimatikoaren eta biodibertsitatearen aurka ekiteko.

Horregatik, Ingurumen zinegotzi Jon Iraolak “dei egiten die eibartar guztiei Planetaren aldeko ekimen honekin bat egiteko, argia amatatzea bezalako keinu xume batekin; arrazoi asko daude-eta".

Sidneyn jaio zen kanpaina hau 2007an , WWF elkarteak sustatuta eta Nazio Batzuek babestuta, eta, hamaika urte geroago, ingurumenaren aldeko ekimen handienetakoa da. 

Datorren zapatuan, hilak 24, 20:30etik 21:30era. Konekta zaitez eta argia itzali!