Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak, Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin (EMGI) batera, erosketa-bonu kanpaina berri bat jarri du martxan, osasun, estetika eta ekipamendu pertsonalerako

Erosketa-bonu kanpaina berriaren kartela.

Erosketa-bonu kanpaina berriaren kartela.

2021/05/10

Bonuak 40 euroan eros daitezke, baina 60 euroko erosketa-balioa dute. Eibarren bizi eta 60 urtetik gorako pertsonek modu presentzialean erosi ahalko dituzte; gainerakoek, online. 81 establezimenduk hartuko dute parte eta guztira 3.225 bonu jarriko dira salgai.

Eibarko Udalak, Eibar Merkataritza Gunearen Irekiarekin batera, erosketa-bonu kanpaina berri bat jarriko du martxan astelehenean, maiatzak 10; deskontu handiak egingo dira eta oraingoan osasunaren, irudi pertsonalaren eta ekipamendu pertsonalaren arloko establezimenduetan zentratutako da. Kanpainan, aldez aurretik atxiki diren establezimenduek bakarrik hartzen dute parte.

Ana Telleria Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza Sailaren zinegotziaren arabera, “pandemiak jaitsiera bat eragin du komertzio askoren fakturazioan, eta baita estres eta neke egoera bat ere; beraz, Eibarko Udaletik beharrezko ikusten dugu, batetik, gure herriaren traktore den sektore bati laguntzea, eta, bestetik, herritarrek era horretako zerbitzu eta produktuak eskuratzea, izan ere halakoek ongizate pertsonalean eragiten dute”.

Halaber, Telleriak adierazi duenez “laguntza-lerro hau aurten onartutako Talka Planean adostu zen, pandemiatik eratorritako premiei erantzuteko helburuz."

Guztira 81 establezimenduk parte hartuko dute; 45 ekipamendu pertsonalaren komertzioak dira, 23 irudi pertsonalarenak eta 13 osasunaren arlokoak. Establezimenduen zerrenda honako webgunean kontsulta daiteke: www.nikeibarrenerostendot.eus. Isasi kaleko 26 zenbakian dagoen bulegora bonuak erostera joaten direnei denden zerrenda banatuko zaie.

Bonuak hiru eratakoak izango dira, espezifikoak sektore bakoitzarentzat, eta 40 euroan erosiko dira 60 euroko erosketa-balioarekin. Gainera, bi erosketa egin ahal izango dira bonu bakoitzarekin, bakoitza 30 eurokoa; gehienez ere 2 bonu erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak, kontsumoari begira, 120  euroko balioa.

Salgai jartzen diren 3.225 bonuetatik heren bat osasun-establezimenduetan erabili ahalko dira, beste heren bat irudi pertsonalaren arlokoetan, eta beste heren bat ekipamendu pertsonalaren dendetan.  2.805 bonu Eibarren bizi diren 18 urtetik gorakoentzat dira, eta beste 420 beste herri batzuetakoentzat.

Aurrez aurre eta online erostea

Kanpaina astelehenean hasiko da, maiatzaren 10ean, eta bonuak online edo modu presentzialean erosi ahalko dira. 2.100 bonu online jarriko dira salgai astelehenean, bakarrik Eibarren bizi direnentzat. 420 online jarriko dira, beste herri batzuetako biztanleentzat. Eta 705 bonu modu presentzialean erosi ahalko dira astelehenetik aurrera, baina bakarrik 60 urtetik gorako eibartarrentzat.

Bonuak erabiltzeko epea maiatzaren 10etik ekainaren 30era bitartekoa izango da. Bonuak saltzeko lehen bi egunetan, astelehenean eta asteartean muga bat jarriko da kopuruan, lehen egunetan agortzea saihesteko. Asteazkenetik aurrera, ez da egongo mugarik salgai jarriko diren bonu-kopuruan.

Eta maiatzaren 24tik aurrera, bakarrik online erosi ahalko dira Eibarren bizi diren pertsonentzat, eta hiru establezimendu mota horietako edozeinetan gastatu ahal izango dira.  Gainera, NAN bakoitzeko hamar bonoraino eskuratu ahalko dira.

Online salmentari dagokionez, interesdunek www.nikeibarrenerostendot.eus webgunearen bidez egin behar dute erosketa, astelehenetik aurrera, 9:00etatik. Online eskuratutako bonuak Eibar Merkataritza Gune Irekiak Isasi 26 zenbakian duen bulegoan, erosi denetik bi lanegunetara.

EMGIren bulegoan egingo den salmenta presentziala Eibarren bizi diren 60 urtetik gorako pertsonentzat izango da bakarrik. Beharrezkoa izango da NAN edo AIZ dokumentua edo pasaportea aurkeztea, eta ordutegia hau izango da: 9:00-11:30 eta 14:45-17:15. Pertsona bakoitzak, asko jota, bere dokumentuarekin eta Eibarko beste biztanle batenarekin ere erosi ahalko ditu bonuak eta ezinbestekoa izango da txartelarekin ordaintzea.