Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak Eibar Business Market-en II. edizioa jarri du martxan: Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministro andrea egongo da bertan

2018/11/12

Reyes Maroto ministroak izango du jardunaldi hauei hasiera emateko ardura; inaugurazio-ekitaldian parte hartuko du IK-4 Teknikerren, azaroaren 13an, 11:30ean. 50 startup baino gehiagok parte hartuko dute ekitaldian; ekimen hau finantzaketa-foro handienetako bat da eta Ekintzailetza eta Enpresa Garapenaren Asteren barruan kokatzen da.

Azaroaren 13, 14, 15 eta 16an, Eibarko herria bi ekitaldi bereziren egoitza izango da: batetik, "Eibar Startup Day" startup-en nazioarteko Foroa, ekintzaile-ehunaren artean sinergiak, ezagutzak eta sare-konexioak sortzera bideratua, eta bestetik, Eibar Business Marketen bigarren edizioa. Ekimenaren lehen edizioaren arrakastaren ondoren, bigarren edizioak topagune izan nahi du, batetik, inbertsore, business angels sare eta venture capital nazional eta nazioartekoen , eta, bestetik, ekintzaileen, startup-en, spin off-en eta beren proiektuak garatu nahi dituzten enpresen artean.  

Eibarko Udalaren Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailak bultzatzen du eta Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziaren, Ekingune enpresarien elkartearen eta IK4-Tekniker polo teknologikoaren lankidetzarekin batera antolatu da. Eibar Business Market nazioarteko fororik garrantzitsuenetako bat bihurtu da ekintzailetzaren eta inbertsioaren arloan.   

Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroak emango dio hasiera ekimenaren inaugurazioari azaroaren 13a, 11:30ean, eta horren ondoren jarduerak hasiko dira honako hitzaldi honekin: “Startup ekosistemaren erronka lurraldean: aldaketa garaian arrakasta nola lortu”. Luis Solana Madariaga jaunak, Telefonika Open Future programaren buruak emango du.  

Hala, hurrengo astean, Eibar gune ezin egokiagoa izango jendea topaketetan elkartu, eta ekintzaileek, startup-ek eta enpresek inbertsio ekonomikoa lortzeko aukera izan dezaten beren proiektu eta ekimenetarako. 50 startup baino gehiago etorriko dira eta, asteartea arte, beste batzuk inskribatzea espero da; beste batzuen artean, aipatzekoak dira Coipods, Omnis Sport, Emerid euskal enpresak edo nazioarteko Boataffair suitzarra edo Bcaster finlandiarra.

Udalak bultzatutako topaketen foro honen helburu nagusiak dira talentuaren aldeko apustua, enpresen dinamizazioa, berrikuntza edo inbertsioa erakartzea; horretarako, 20 sare baino gehiagok parte hartuko dute: business angels sareak, arrisku-funtsak, azeleragailuak eta inbertsoreak eta enpresen, startup-en eta ekintzaileen artekoak. Hori guztia, Eibar Business Market lehen edizioaren emaitza nabarmenen ostean; ekimena otsailean izan zen eta parte hartu zuten enpresek inbertsioa erakartzea lortu zuten.

Horren harira, azaroaren 15ean, inbertsioa lortzeko aurkezpen-panel bat egingo da, eta, ondoren, luza daiteke, banakako topaketen bi erronda eginez, azaroaren 15 eta 16an izango direnak.

Azpimarratu behar da, halaber, Ekintzailetzaren eta Enpresa Garapenaren astearen barruan, hilaren 13 eta 14an, protagonismoa startup-ek berek eta ekintzaileek izango dutela, zeinek networking-saioetan parte hartuko duten.

Alberto Albistegui zinegotziaren adierazpenen arabera, “ekintzailetza-foroak duen dimentsioagatik lortu dugu gero eta ekintzaile gehiagok izatea aukera bere negozio-ideiak martxan jartzeko, eta, era berean, enpresek finantzazioa eta laguntza adimentsua izatea beren proiektuak sendotzeko. Horren harira, uste du “beste pauso bat dela jarduera, aberastasuna eta enplegua sortzeko eta, Eibarko Udaletik, eskerrak eman nahi dizkiogu Reyes Maroto ministro andreari inaugurazio-ekitaldian egoteagatik.  Eibarrera etortzeak garbi uzten du ekimen hau hartzen ari den dimentsioa”.

“Duela hilabete batzuk izandako esperientzia errepikatzea eta Eibarren egitea, gure herria erreferentziazko postuetan kokatzen du ekintzailetzaren arloan eta aukera aparta da sinergiak sortzeko eta gure industria indartu eta oro har enpresa-esparrua sendotzeko.  Benetan pozgarria eta aberasgarria da iragartzea Eibar Business Marketen bigarren edizioa egingo dela eta duela hilabete batzuk hasitakoa sendotu ahalko dugula".

Parte-hartzea eta jardueretara joatea doakoa da aforoa bete arte; izena eman daiteke bai www.eibarbusiness.com helbidean, bai jardunaldietan bertan. Gainera, orri horretan bertan kontsultatu ahalko dira egitarauaren datak eta ordutegiak, hizlariak, gaiak, bai eta ekintzaileen eta inbertsoreen arteko topaketak, eta Eibar Business Market lehen edizioaren datuak.