Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak bisita gidatuak jarriko ditu martxan beste behin, herriaren historia eta garrantzia balioan jartzeko

2022/04/08

Eibarko Udalak, “Debegesa” Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera, bisita gidatuen egutegi bat antolatu du apirilerako, Aste Santurako. Bisita hauek iazko abuztuan ere egin ziren eta jende askok hartu zuen parte.

Eibarko Udalak jarraitzen du urratsak ematen herria leku turistikotzat balioan jartzeko. Horretarako, Debegesarekin elkarlanean, Udaleko Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak Eibarren egingo diren bisita gidatuen egutegi berri bat antolatu du. Iazko udan egin zen lehen programaren arrakasta eta jendearen erantzuna ikusita aurten ere egitea erabaki da.

Jon Iraola alkateak zera dio: “Iazko abuztuan egindako bisiten arrakasta kontuan hartuta, ikusi da oso esperientzia polita dela eta merezi duela errepikatzea. Gainera, Eibartik kanpoko jendea gure herrira erakartzeaz gain eibartarrontzat ere oso ekimen interesgarria da, aukera ematen digulako ezagutzen ez genituen xehetasun historikoen berri izateko. Ekimen honen helburua da Eibarren dugun ondare historiko aberatsaren aukera zabala indartzea”.        

Egitasmoren xedea da herria bisitatzen duten pertsonen eskariari erantzungo dion eskaintza turistiko bat egituratzen joatea. Bisitak, herriko kaleetan zehar egingo diren ibilaldiak, apirilaren 14, 16, 18 eta 23an izango dira, Aste Santuko jaiekin bat. Ordutegia 18:30etik 20:00etara izango da.

Ibilaldia Eibarko industria-garapenean oinarrituko da, eta horren bidez azalduko da herriaren bilakaera. Bisitak gidatuko dituen pertsonak Eibar duela 100 urte nolakoa zen ulertzeko irudiak erakutsi, eta herriaren garapen historikoa azalduko du, Eibarko industriak edo gure herriak II. Errepublikaren aldarrikapenean jokatu zuen papera ahaztu gabe. Bisitaren edukia Nerea Alustiza historialari eibartarrak egin du —Eibarko bisitetan aditu eta aritua den pertsona— eta bera izango da gida-lanak egingo dituena.

Hala, ibilaldiak tren-geltokian hasi, eta Arieletxe ondotik eta beste eraikin batzuetatik jarraituko du. Estaziño kalean bertan, beste toki batzuk bisitatutako dira, hala nola Astelena taberan, Outlet denda, Krutzeta etxea eta Ayerbe etxea.  Hortik Ibarkurutzetik jarraituko da; han Casino Artista Eibarrés bisitatuko da eta Ibarkurutzeko iturria.

Errebalen, El Cascoko etxea ikusiko da eta Zapata etxebizitza-eraikina. San Agustin kalea bisitatu ondoren, Bidebarrietan Larrañaga taberna eta Hoten Julian zeudeneko lokalak ikusi ahalko dira. Eibarko Bizikleta Plazan, Casinoko lokalera joango da, eta Txiriokale eta Fermin Calbeton kaleak igaro ondoren, bisita Untzaga plazan amaituko da, udaletxean.

Bisiten prezioa 5 eurokoa izango da helduentzat, 2,5 euro eibartar helduentzat, eta doakoak izango dira 12 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. Horregatik, NANa erakutsi beharko da bisitaren unean.

Halaber, bisitak euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira, izena ematen duten pertsonen eskaeren arabera.

Izena emateko 670 391 265 telefonora deitu behar da 10:00etatik 16:00etara, edo eibarvisit@gmail.com  idatzita, bisita egin nahi den eguna adieraziz.

Bisiten programa hau iazko udan hasi zen eta abuztuan egin zen, astearte eta ostiralero. Herritarren erantzuna oso ona izan zen eta jende askok parte hartu zuen. Horregatik, Udalak esperientzia errepikatzea erabaki du, baina, aurten ez da Arraterako bisitarik antolatuko.