Udalak berriz ere eskatu dio Ehiza Federazioari neurriak har ditzala basurde eta orkatzak bizitegi inguruetatik uxatzeko

Eibar.

Eibar.

2020/07/01

Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiari ere bidali zaio. Azken hilabeteetan, hainbat salaketa egin dira animalia hauek hiri-ingurunean ugaritzen ari direlako.

Eibarko Udalak berriz ere eskatu dio Gipuzkoako Ehiza Federazioari neurriak hartzeko, animalia basatiak, batez ere basurde edo orkatzak, kaleko auzoetan eta udalerriko baserri inguruetan ugaritzen ari direlako.

Arazoaz jabetuta eta dagoen kezkaren jakitun, alkatetzak idatzi bat igorri dio Gipuzkoako Ehiza Federazioko presidenteari —Diputazioari ere bidali dio—; bertan jakinarazten duenez, “azken hilabeteetan basurde eta orkatz asko dabiltza, beren habitatetik urrun, ez bakarrik baserri inguruetan baita Eibarko auzoetan ere”.

Egoera ez da berria, eta joan den ekainean bidalitako idatzi batean, alkatetzak horren berri eman zuen; idatzian adiuerazten zuenez “oraindik ez zaio egoerari erantzun”, eta “egoera areagotu eta larriagotzen ari da, ezagutzen ditugulako eibartar batzuen integritate fisikoa arriskuan jarri izan den kasuak”.

Egoera kezkagarri honen aurrean, alkatetzak Foru Aldundiari eta Ehiza Federazioari eskatzen dio “behar diren gestioak egin ditzala, Eibarko ehiztarien koadrila bati baimena emateko Eibarko udalerriaren muga barruan jarduteko eta arazo honi irtenbidea emateko”.