Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak bat egiten du "Planetaren Ordua" ekimenarekin

2019/03/28

Datorren zapatuan, hilak 30, Untzaga plaza argiztatzen duten fokoak, eta erlojuaren eta arkupeetako argiak amatatu egingo dira 20:30etik 21:30era bitartean WWF elkarteak eta Nazio Batuek sustatzen dute ingurumenaren aldeko ekimen hau.

Beste urte batez, Eibarko Udalak bat egingo du “Planetaren Ordua” ekimenarekin: zapatuan, martxoak 30, amatatu egingo dira ordubetez, 20:30etik 21:30era bitartean, Untzaga plazako eta Udaletxe ondoko fokoak eta erlojuko eta arkupeetako argiak, aldaketa klimatikoaren aurkako keinu sinboliko gisa.

Natura behar dugu bizitzeko. Arnasten dugun airea ematen digu, edaten dugun ura, elikagaiak, botikak eta behar dugun babesa, eta munduko sistema ekonomikoa sustengatzen du. Hala ere, habitaten galera, espezieen trafikoa, kutsadura eta klima-aldaketa aurrekaririk ez duen degradazio bat eragiten ari dira. Baina geraezina den trantsizio ekologikoa ere bizitzen ari gara.

Horregatik, Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan “Eibarko Udalean beste urte batez eibartar guztiak animatu nahi ditugu klima-aldaketaren aurka eta naturaren aldeko mugimendu global handi honekin bat egitera, argia ordubetez amatatuz, klima-aldaketak denoi eragiten baitigu eta ekintza xumeena ere garrantzitsua da”.

Laburbilduz, “Planetaren Ordua” ekimenak herritarrak, udalak, enpresak eta erakundeak batu nahi ditu, naturarekin errespetuz jokatuko duen mundu bat lortzeko.

Nahi duenak bat egin dezake ingurumen-ekimenarekin honako web honetan: http://horadelplaneta.es/.

“Planetaren Ordua” ekimena Sidneyn jaio zen keinu sinboliko gisa, klima-aldaketaren arazoaz ohartarazteko. Keinu xume bat da: ordubetez etxeen, negozioen, eraikinen eta monumentuen argiak amatatzea. 

Dagoeneko naturaren aldeko mugimendu honen parte dira 188 herrialdetako milaka hiri, iaz, 17.000 monumentu eta eraikin amatatu zituztenak, herritarrak, enpresak, udalak eta erakundeak helburu beraren aurka egiteko: "klima-aldaketa".