Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak bankuak jarri ditu bidegorrian, Azitain eta Maltzaga artean

 Azitain eta Maltzaga arteko bidegorriaren ibilbidean jarritako bankuak.

Azitain eta Maltzaga arteko bidegorriaren ibilbidean jarritako bankuak.

2021/09/17

Maltzagan jarri dira, oinezkoen bidegorriaren ondoan, Delteko enpresaren ostean. Era berean, Udala aztertzen ari da zein den kokapen egokiena komun batzuk jartzeko.

Herritarren eskaera bati erantzunez, Eibarko Udalak banku batzuk jarri ditu herria Elgoibarrekin lotzen duen bidegorri berrian, Azitain inguruan. Lehenengo bankuak Delteco enpresaren ostean dagoen lurzatian jarri dira, gune ireki batean, bidegorriko erabiltzaileek atseden hartzeko.

Bidegorria ireki zenean, herritar askok eskatu zuten bankuak jartzeko ibilbidean, eta Udalak, eskaria egokitzat joz, lekurik onena bilatu zuen, kontuan izanik bidearen trazatuak  —haren orografia eta estutasuna— ez zuela leku egoki askorik eskaintzen horrelako jarlekuak ipintzeko, bidea oztopatu gabe.

Halaber, Udalak aurreratua du bidegorriaren punturen batean, Eibarko udalerrian, komun publikoak jartzeko proposamena. Eskaera hori ere eibartar askok egin zuten bidegorria martxan jarri eta gero, eta Udala hainbat aukera aztertzen ari da komunak non jarri erabakitzeko.