Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketako sariak banatu ditu

Udalak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketako sariak banatu ditu

Lehiaketako irabazleak eta Jon Iraola, Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzia.

2018/07/19

Herritarren parte-hartzearen bidez udalerriaren ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea izan da lehiaketaren xede nagusia.

Eibarko Udalak Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatutako balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketak baditu saridunak.

Guztira 38 pertsonak parte hartu dute lehiaketa honetan, eta epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratu ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore-apainketa ederrenak saritzeko. Epaimahaiaren balorazio irizpideak konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, apainketaren harmonia eta diseinua eta konplexutasuna izan dira.

Eirbako Udalak 150 euroko bi sari banatu ditu, eta Rosa Garagarza Gurrutxaga (lehenengo sailkatua) eta Miren Monasterio Diez (bigarren sailkatua) izan dira irabazleak. Jon Iraola Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak banatu ditu sariak, eta bi garaileek herriko Eibarko Merkataritza Gune Irekiko kide diren saltokietan erabili ahalko dituzte 150 euroko bonoak. Eskualde mailako beste sari bat eman da, 200 eurokoa, irabazleak bere herriko saltokietan erabil dezan. Eskualde mailako saria Itziarreko (Deba) bizilagun batek irabazi du.

Herritarren parte-hartzearen bidez udalerriaren ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea izan da lehiaketaren helburua. Landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzen da, eta bide batez, herritarren artean landareak zaintzeko ohitura zabaltzen da.

Lehiaketaren deialdia apirilean izan zen, eta lore banaketa egin zen herritarren aretan, 300 lore oparitu ziren.

1. saria

2. saria