Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak aurten ere hitzarmena sinatu du Merkataritza Federazioarekin 'Singular Dendak' programarako

'Singular Dendak' programaren logotipoa.

'Singular Dendak' programaren logotipoa.

2021/04/06

Ekimenaren helburua da dendetan kalitate-zigilua ezartzea Gipuzkoako komertzioaren profesionalizazioa, bereizgarritasuna eta posizionamendua sustatzeko. Aurten, 2.500 euro bideratuko ditu Udalak programa honetarako; 15 dendak dute dagoeneko zigilu hori.

Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute beste behin, 2021. urtean 'Singular Dendak' programaren edizio berri bat egiteko. Ekimenaren helburua da Eibarko establezimenduetan kalitate-zigilua ezartzea, Gipuzkoako merkataritzaren profesionalizazioa, bereizgarritasuna eta posizionamendua bultzatuz. Udalak ekimen horretarako bideratuko duen zenbatekoa 2.500 eurokoa da.

Iazko urtean Eibarko hiru denda sartu ziren 'Singular Dendak' programan (Harixan, Eleven Moonth and Beauty eta Ikusi); bi dendak (Lahidaldga eta Kopiña)  SD (Singular Dendak) bereizgarria lortu dute eta komertzio batek jarraitzen du lehiakortasuna eta berezitasuna hobetzeko prozesuan (Ibarkurutze fruta-denda).  Hala, 15 dira Eibarren SD ezaugarria duten saltokiek.

‘Singular Dendak’ proiektua lankidetzan garatzen da eta bertan parte hartzen dute bai Merkataritza Federazioaren arduradunek bai egindako jarduerak garatzeko hautatutako lankidetza-entitate eta profesionalen taldeak ere. Eibarko kasuan, Eibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta finantzazioari esker egiten da programa.

Ana Telleria Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziaren hitzetan, "Eibarko tokiko merkataritzak kalitate handiko produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen dizkie herritarrei, gure hiriarentzat erakargarri direnak. Horregatik, hau bezalako ekimenek, Eibarko merkataritzaren izaera berezi horri balioa ematen diotenek, saltoki txikiei laguntzeaz gain, gure merkataritza-sarea gehiago baloratzen laguntzen dute, eta Eibarko dendetako eskaintza are erakargarriagoa egiten dute bai eibartarrentzat eta baita produktuak erostera beste udalerri batzuetatik datozen pertsonentzat ere.".

‘Singular Dendak’ ezaugarria duten merkataritza-establezimenduak hauexek dira: Atelier 11, Casamanía, Guby Hombre (bi dendak), Salaverría Bitxitegia, Lahidalga, Burbujas y Más, Beittu Zentro Optiko eta Entzumenezkoa, Helmet House Concept Store, Muma, Kopiña, Otegui Harategia, Corral, Irritsa eta Xare.

‘Singular Dendak’ programa, Merkataritza Federazioak bultzatua, duela urte batzuk hasi zen garatzen Eibarren, eta haren xedea da bai saltoki berriak bai 'Singular Dendak' aitortza lortu duten dendak finkatu eta posizionatzea.