Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak 96.417 eurotan adjudikatu ditu Blas Etxeberria kaleko urbanizazio-lan osagarriak

Blas Etxeberria kaleko artxiboko irudia.

Blas Etxeberria kaleko artxiboko irudia.

2023/03/17

Kontratazio-Mahaiak, aste honetan egindako bilkuran, ACR SL eraikuntza-enpresa proposatu du obren adjudikaziodun gisa eta 10 asteko epea ezarri du lanak egiteko. Udalak egingo duen lan honek osatu egiten ditu Neinor enpresa sustatzaileak egiten diharduen obra El Cascoko etxebizitza-unitate berrirako.

Kontratazio-Mahaiak, martxoaren 15ean egindako o bilkuran, ACR SL eraikuntza-enpresari Blas Etxeberria kaleko urbanizazioan aurreikusitako obren adjudikazioa 96.417 eurotan ematea proposatu du, eta 10 asteko epea ezarri du lanak egiteko. Adjudikazioa hurrengo egunetan formalizatuko da, enpresa adjudikaziodunak eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Adjudikatutako obran Blas Etxeberriaren espaloietako eta galtzadako zoladura jarriko da; zehazki, zolatuko dena izango da Blas Etxeberria, Pagaegi eta Jardiñeta ingurune osoan El Cascoko lurretan etxebizitza-urbanizazio berria eraikitzeko egiten ari diren jarduketaren eremutik kanpo geratzen den tokia, beste guztia enpresa sustatzailearen kontura baita.

Udalak eskatuta, eta proiektuaren arabera, Blas Etxeberria kaleari koexistentzia-gune izaera emango zaio, Eibarko beste kale batzuetan egindako jarduketen irizpideari jarraituz.  Zehazki, adjudikatu den proiektuak 609 metro kuadroko azalera hartzen du,  gehiena Blas Etxeberriari dagokio eta zati bat Pagaegiko elkarguneari.

Obra honetan zintarriak kenduko dira, espaloien eta galtzadaren sestrak berdindu, eta kalearen bi aldeetako espaloiak zabaldu egingo dira.

Obren ondoren, kaleak jarraituko du bi noranzko izaten garajeen sarbideraino, eta, puntu horretatik aurrera, bide bat egingo da batez beste lau metro izango dituena, eta aparkaleku-ilara bat egokituko da Errebaleko urbanizazioaren ondoan.  Bestalde, Pagaegi kalean, bi zebra-bide egingo dira, bata Blas Etxeberriarekiko bidegurutzearen ondoan eta bestea Ibargaineko bidegurutzearen ondoan.

Edonola ere, Udalak Blas Etxeberrian egiten dituen lan guztiak etxebizitzen urbanizazioaren sustatzailearekin koordinatuta egongo dira une oro; izan ere, enpresa sustatzailea kaleak eta azpiegiturak eraberritzeko lanak egiten ari da, faseka.