Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udala igandeko hauteslekuen segurtasun-neurriei azken ukitua ematen ari zaie

Eibarko Udala

Eibarko Udala.

2020/07/08

Mahai bakoitza normalean baino luzeagoa izango da, 6 metroko luzera izango du gutxi gorabehera, osatzen duten pertsonen arteko segurtasun-tartea bermatze aldera. Halaber, zirkuituak seinalizatu dira sartu eta irteteko, eskura egongo dira gel desinfektatzaileak ,eta pertsonak kontrolatzeko neurriak hartuko dira. Hauteskunde-Batzordeak ezarritako neurri horien eraginez, Udalak hautesleku batzuetarako leku berriak bilatu behar izan ditu.

Eibarko Udala bai mahaikideen bai igandean bozkatzera doazenean segurtasuna bermatzeko neurriei azken ukitua ematen ari zaie.

Mahai bakoitza normalean baino luzeagoa izango da, 6 metroko luzera izango du gutxi gorabehera; horrek ahalbidetuko du osatzen duten pertsonen arteko segurtasun-tartea bermatzea. Mahaietara iristeko, halaber, sartzeko eta irteteko ibilbide desberdinak seinalizatu dira; gel desinfektatzailea egongo da, eta segurtasun- eta polizia-kontrol bat egongo da hauteslekuetan, jendearen joan-etorria zaintzeko. Azkenik, ezinbestekoa izango da maskarilla eramatea.

Hauteskunde Batzordeak ezarritako neurri horien eraginez, Udalak hautesleku batzuen kokapena aldatu behar izan du. Zehazki, aldaketak izango dira Amañako dorreetan dauden mahaietan, Amañako parrokiako lokaletan daudenetan, Ego Gain gerontologikoan eta Coliseo antzokiko mahai batzuetan. Udalak oharrak jarri ditu beste leku batera bozkatzera joan beharko duten hautesleen atarietan.

Horren harira, Udalak adierazi du, edozein zalantza izanez gero, hautesleak errolda-txartelak adierazten duen lekura joan behar dela, han daudelako adierazita jada bidezkoak diren aldaketak.

Hala, beste urte batzuetan Amañako dorreetan egoten diren bi mahaiak auzo horretako ikastetxean egongo dira (gimnasioan). Hara joan beharko dute botoa ematera 21 eta 33 zenbakietako bizilagunek, bai eta Tiburtzio Anitua kaleko 22 eta 34 zenbakikoek ere.

Lehen Amañako parrokiako lokaletara joaten ziren hautesleek oraingoan Amañako ikastetxean eman beharko dute botoa. Aldaketak kale hauei eragiten die: Artegieta (osorik), Asola Igartza (osorik), Bustinduitarren (osorik), Karlos Elgezua (zenbaki bakoitiak), Tiburtzio Anitua (4 zenbakitik 20B zenbakira eta 5 zenbakitik 19ra), eta Ziriako Agirre (1 zenbakitik 9ra eta 8 zenbakitik 12ra).

Lehen Ego Gain Gerontologikoko instalazioetan botoa ematen zutenek igandean Torrekuako Osasun Zentroa izandako lokaletan egin beharko dute. Aldaketa horrek honako kale hauei eragiten die: Amaña kalea (osorik), Karlos Elgezua (bikoitiak), Legarre kalea (6 eta 8 zenbakiak), Tiburtzio Anitua (1, 2 eta 3 zenbakiak), Wenceslao Orbea (osorik) eta Ziriako Agirre (2tik 6ra).

Coliseo Antzokian jartzen ziren mahai batzuk orain Untzagako Jubilatuen Etxera pasako dira.  Zehatzago, Untzagako Egoitzara joan beharko dute kale hauetako bizilagunek: Legarre kalea (bakoitiak), Aldatze kalea (osorik), Ardantza kalea (osorik), Arratebide (2tik 24ra), Mekola (osorik) eta San Juan (osorik).  Coliseo antzokian botoa ematen zuten gainerakoek leku berean emango dute botoa.

Aldaketa horiek guztiak egin dira hautesleku batzuetan, lokalen neurriengatik edo sartu eta irteteko bide ezberdinik ez izateagatik, ezin zirelako bermatu COVID-19ko osasun-protokoloen eraginez jarraitu beharreko neurriak.

Eibarren boto-eskubidea duten hautesleak, 2020ko otsailaren 27an itxitako erroldaren arabera, 21.033 dira. Boto-eskubidea duten pertsonak 37 mahaitan banatuko dira, 10 hauteslekutan egongo direnak.