Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udala asteazkenean, azaroak 9, hasiko da auzoz auzoko bilerak egiten erdi-behe aldeko bizilagunekin

Udala asteazkenean, azaroak 9, hasiko da auzoz auzoko bilerak egiten erdi-behe aldeko bizilagunekin

2015eko Legarre auzoko bilera.

2016/11/07

Ia azaroko hilabete guztian zehar luzatuko den parte-hartze prozesu honetan jasotako proposamenak aztertu eta jorratu ondoren, bideragarriak badira, 2017ko udal aurrekontuetan sartuko dira. Aurten, aurreko urtean bezala, Ertzaintzako hurbiltzaile batek ere parte hartuko du bileretan.

Eibarko Udala asteazken honetan, azaroak 9, hasiko da berriro auzoz auzoko ohiko bilerak egiten, herriko auzoetako jendearen kezkak, iradokizunak edo erreklamazioak ezagutzeko asmoz.

Aurten, beste urteetan baino bilera gehiago egingo dira astean zehar. Astearte eta ostegunetan egiteaz gain, asteazkenetan ere egingo dira.

Horrela, lehenengo bilerara Jardiñeta, Estaziño, Matxaria eta gainontzeko erdi-beheko auzokideak auzokoak daude deituak eta Coliseo antzokian egingo da. Hurrengo hitzordua azaroaren 10ean, osteguna, izango da Untzagako Jubilatu Etxean Eibarko erdialdean bizi direnentzat.

Azaroaren 15ean behe aldeko auzoen txanda izango da. Bertan, Beheko Tokia Jubilatu Etxean izango den bilerara joateko aukera izango dute Urkizu aldekoek eta Eibarko herriaren behe edo barrena aldekoek. Hurrengo egunean, parte hartzen duten ordezkari politiko eta teknikoak San Andres Egoitzara joango dira Legarreko bizilagunen eskaerak eta iradokizunak entzutera. Bilera horretara, Arratebide, Mekola, Abontzabide eta Mirafloresekoak deituak daude ere. Aste horretako azkeneko bilera ostegunean izango da, azaroak 17, eta Amaña auzoko jendearentzako izango da. Bilera Parrokiako lokaletan egingo da.

Azaroaren 22an, asteartea, Ipuruako bizilagunak izango dira udal ordezkariei iradokizunak azaldu ahal izango dietenak Ipurua Jubilatuen Etxean egingo den bileran. Aurtengo auzo-bileren azkeneko hitzordua azaroak 22an izango da Urki auzoan  Parrokiako lokaletan.

Horrela, 7 bilera egingo dira eta guztiak 19:00etan hasiko dira.

Funtzionamendu berdina

Bileren funtzionamendua joan zen urtean erabilitakoa izango da. Udal ordezkaritza auzoz auzo joango da bilera horietan parte hartzeko, jende guztiarentzat irekiak izango diren bilerak. Udaletik Alkatea, auzo edo leku bakoitzeko auzozaina, udaltzainburua eta Zerbitzu, Obra eta Hirigintza arloetako zinegotziak eta teknikariak joango dira. Aurtengo urtean, aurrekoan bezala, Ertzaintzako hurbiltzailea ere izango da.

Parte-hartze prozesu horretan jasotzen diren proposamenak aztertu eta jorratu egingo dira eta, ahal den neurrian, udal alorretako lanetan txertatuko dira;  eta premia egonez gero, Udalaren urteko aurrekontuetan.  

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, bilera hauekin "eibartarrei aukera hau ematen jarraitzea da helburua, herritarrek dituzten ardurak, kezkak, kexak eta iradokizun guztiak udal ordezkarioi zuzenean adierazteko; bilerok, Udalarekin hartu emanean jartzeko dagoeneko dauden beste bide batzuen osagarri eta aberasgarri dira. Aukera hori oso eraginkorra izan da eibartarrentzat, eta oinarrizko ekimen bat da Eibarko herritarren parte-hartzea indartzen eta sakontzen joateko.”