Udal-webgunera egindako bisita kopurua % 5,45 igo zen 2018an, aurreko urtearekin alderatuta

Eibarko Udalaren web-orrira -www.eibar.eus- egindako bisita kopuruak gora egin zuen 2018an, aurreko urtearekin alderatuta. Hala, udal-webgunearen bisita kopurua % 5,45 igo zen iaz. Guztira, udalaren web-orriak 157.861 erabiltzailek edo bisitarik egindako 321.375 bisita edo saio izan zituen. Datuek argi erakusten dute bisita kopurua igo egin dela 2017arekin konparatuta; izan ere, 16.597 bisita edo saio gehiago izan ziren. Gainera, bisita kopuru handiena 2018ko martxoaren 19an -2.546 saiorekin, guztira- eta 2018ko urtarrilaren 5ean -1.661 bisitarekin- izan ziren.
Gaztelania, hizkuntzarik erabiliena
Bestalde, udal-webguneko erabiltzaileek 2018an gehien erabili zuten hizkuntza gaztelania izan zen; % 77k, zehazki. Euskara, berriz, % 23k aukeratu zuten.
Erabiltzaileen jatorria
Espainiatik jaso zituen bisitari gehien 2018an udal webguneak; rankinean, AEB (Ameriketako Estatu Batuak), Peru eta Mexiko datoz ondoren. Halaber, Euskal Herrian, Eibar, Donostia eta Bilbo hirietatik jaso zituen bisitari gehien www.eibar.eus web-orriak; sailkapenean lehenengo posizioetan 2017ko hiri berdinak izan ziren iaz.
Gehien ikusitako atalak: Kultura eta Tramiteak
2018an, erabiltzaileek, guztira, 941.206 orrialde ikusi zituzten Eibarko Udalaren web-orrian; 727.875 gazteleraz (% 77) eta beste 213.331 orrialde euskaraz (% 23). Gazteleraz gehien ikusitako atalak Kultura, Tramiteak eta zerbitzuak, Udala, Agenda eta Albisteak izan ziren. Bestalde, bisitariek euskaraz gehien ikusi zituzten orrialdeak honako hauek izan ziren: Tramiteak eta zerbitzuak, Kultura, Udala, Abisuak eta Albisteak.
Mugikorren erabilerak ere gorantz jarraitu du eta bisitarien % 48,86 izan da gure webgunera sakelakotik sartu dena. Bestalde, ordenagailuetatik sartu direnen kopurua % 46,75 izan da eta gainontzeko % 4,39 tabletetatik.
Sare sozialen bidez ere bisita kopuru handia lortu zuen udal-webguneak 2018 urtean. Iaz, 321.375 bisita edo saio izan ziren guztira, eta 17.780 gizarte-sareen bitartez izan ziren. Eibarko Udalaren Facebook-eko orrialdearen bidez, 14.526 saio edo bisita lortu ziren, eta Twitterreko kontu ofizialetik, 3.172 bisita.