Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal webgunera egindako bisita kopurua % 5,12 igo zen 2019an, aurreko urtearekin alderatuta

Udal webgunera egindako bisita kopurua % 5,12 igo zen 2019an, aurreko urtearekin alderatuta

www.eibar.eus udal webguneko orrialde edo portada nagusiaren irudia.

2020/02/07

Udalaren www.eibar.eus webguneak 337.841 bisita edo saio erregistratu zituen iaz, 180.573 erabiltzailek edo bisitari bakarrek egindakoak. Horrek esan nahi du bisitek gora egin zutela 2018. urtearekin alderatuta, 16.466 saiotan. 2019an, gaztelania izan zen webgunearen erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza, eta, ondoren, euskara. Eibar, Bilbo, Madril edo Donostiatik jaso zituen iaz bisitari gehien udalaren web-orriak.

Eibarko Udalaren www.eibar.eus webguneak % 5,12 igo zuen erabiltzaileek 2019an egindako bisiten edo saioen kopurua, aurreko urtearekin alderatuta. Guztira, Eibarko Udalaren webguneak 337.841 bisita edo saio izan zituen, 180.573 erabiltzailek edo bisitari bakarrek egindakoak. Hala, datu horiek erakusten dute bisitek gora egin zutela 2018. urtearekin alderatuta, 16.466 saiotan. Gainera, trafiko handieneko gailurrak 2019ko azaroaren 15ean (ostirala) eta 2019ko maiatzaren 3an (ostirala) erregistratu ziren (1.453 saio).

Gaztelania, lehentasunezko hizkuntza

Aurreko urteetan bezala, 2019an gaztelania izan zen gehien erabili zen hizkuntza (erabiltzaileen ia % 80), eta ondoren euskara (bisitarien % 20 inguru).

Erabiltzaileen jatorria

Espainiak bisiten buru izaten jarraitu zuen 2019an, eta, ondoren, beste herrialde batzuk, besteak beste, Estatu Batuak, Peru eta Mexiko. Eibar, Bilbo, Madril edo Donostia bezalako hirietatik jaso zituen bisitari gehien www.eibar.eus web-orriak.

Kultura eta Tramiteak, atal bisitatuenak

2019an, 881.973 orrialde ikusi ziren webgunean. Horietatik guztietatik 700.000 baino gehiago gaztelerazko atal ezberdinetan bisitatu ziren eta beste 170.000 orrialde baino gehiago euskarazko hainbat ataletan ikusi ziren. Gaztelaniaz gehien ikusi ziren edukien artean, besteak beste, Kultura, Tramiteak eta zerbitzuak, Udala, Albisteak eta Agenda atalak nabarmentzen dira. Euskararen atalean egoera nahiko antzekoa izan zen, Kultura, Tramiteak eta zerbitzuak, Udala, Albisteak eta Abisuak atalak ere gehien ikusitakoak izan baitziren.

Bestalde, Berdintasuna-Andretxea zerbitzuaren mikrosite berriak bederatzigarren postua lortu zuen gaztelaniazko atalik ikusienen artean, eta euskaraz, berriz, seigarren postuan kokatu zen.

Mugikorretatik bisitak ugaritu dira

Era berean, gailu mugikorretatik egindako bisiten kopuruak gora egiten jarraitzen du; izan ere, webgunera telefono mugikor batetik iritsitako trafikoa % 51,24 izan zen (% 48,86, 2018an). Hala ere, % 45,31k nahiago izan zuen ordenagailu batetik sartu, eta% 3,46k tablet batetik.

Sare sozialen bidez ere bisita kopuru handia lortu zuen udal-webguneak 2019 urtean. Iaz, 337.841 bisita edo saio izan ziren guztira, eta 25.136 gizarte-sareen bitartez. Eibarko Udalaren Facebook-eko orrialdearen bidez, 22.270 saio edo bisita lortu ziren, eta Twitterreko kontu ofizialetik, 2.606 bisita.