Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal webgunera egindako bisita kopurua % 22,83 igo zen 2020an, aurreko urtearekin alderatuta

Eibar.eus udal webguneko orrialde nagusia.

Eibar.eus udal webguneko orrialde nagusia.

2021/01/28

Udalaren www.eibar.eus webguneak 414.958 bisita edo saio erregistratu zituen iaz, 203.136 erabiltzailek edo bisitari bakarrek egindakoak. Horrek esan nahi du bisitek gora egin zutela 2019. urtearekin alderatuta, 77.117 saiotan. 2020an, gaztelania izan zen webgunearen erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza, eta, ondoren, euskara. Eibar, Bilbo, Madril edo Donostiatik jaso zituen iaz ere bisitari gehien udalaren web-orriak.

Eibarko Udalaren www.eibar.eus webgunera erabiltzaileek egindako bisiten edo saioen kopurua nabarmen egin zuen gora 2020an, aurreko urtearekin alderatuta. Zehazki, % 22,83an egin zuen gora, 2019ko datuekin konparatuta. Guztira, udal webguneak 414.958 bisita edo saio izan zituen, 203.136 erabiltzailek edo bisitari bakarrek egindakoak. Hala, datu horiek erakusten dute bisitek gora egin zutela 2019ko datuekin alderatuta, 77.117 saiotan.

Bestalde, trafiko handieneko gailurrak 2020ko martxoaren 14an –hain zuzen ere, alarma-egoera dekretatu zen egunean–, 3.987 bisitarirekin, eta maiatzaren 7an, 3.571 saiorekin, erregistratu ziren.

Gaztelania, lehentasunezko hizkuntza

Aurreko urteetan bezala, gaztelania izan zen hizkuntza erabiliena 2020an (erabiltzaileen % 77k baino zertxobait gehiagok erabili zuten), eta ondoren euskara, (bisitarien % 23 inguruk).

Erabiltzaileen jatorria

2020an, Espainiak bisiten buru izaten jarraitu zuen, beste herrialde batzuekin batera: Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Argentina eta Peru, besteak beste.

Bestalde, Eibar, Bilbo, Madril eta Donostia bezalako hirietatik jaso zituen bisitari gehien www.eibar.eus web-orriak.

Tramiteak eta Kultura, herritarrek gehien kontsultatu dituzten atalak

2020an, 1.139.004 orrialde ikusi ziren webgunean, eta 2019an, berriz, 881.973.

Horietatik 865.000 baino gehiago gaztelerazko ataletan bisitatu ziren eta 260.000 orrialde baino gehiago euskarazko hainbat ataletan. Gaztelaniaz gehien ikusi ziren atalen artean nabarmentzen dira Tramiteak eta zerbitzuak, Kultura, Udala, Albisteak, Eibar eta Laburrak eta abisuak. Euskarari dagokionez, egoera nahiko antzekoa izan zen; izan ere, gehien ikusi ziren atalak honako hauek izan ziren: Tramiteak eta zerbitzuak, Kultura, Eibar, Udala, Albisteak eta Laburrak eta abisuak.

Gorantz, bisitak gailu mugikorretatik

Bestalde, urtetik urtera, gora egiten ari da mugikorretatik egindako bisiten kopurua; izan ere, iaz telefono mugikor batetik webgunera iritsi zen trafikoa % 61,96ra iritsi zen ( % 57,10, 2019an). Hala ere, erabiltzaileen % 35,81ek nahiago izan zuen ordenagailutik sartu ( % 39,70ek 2019an), eta gainerako % 2,23k tabletetik ( % 3,20k 2019an).

Sare sozialek ere trafiko-ekarpen handiak egiten dituzte udalaren webgunean. 2020an 414.958 saio egin ziren webean, baina horietatik 55.498 gizarte-erreferentzien bidez egin ziren (2019an, 25.136). Eibarko Udalaren Facebookeko orri ofizialaren bidez 49.212 bisita egin ziren webera, eta Twitterreko kontu ofizialetik 6.015 saio.