Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal-webgunera egindako bisita kopurua % 11,44 igo zen 2017an aurreko urtearekin alderatuta

Udal-webgunera egindako bisita kopurua % 11,44 igo zen 2017an aurreko urtearekin alderatuta

Udal-webguneko azal edo orrialde nagusia.

2018/01/10

Udalaren www.eibar.eus web-orriak 304.778 bisita izan zituen iaz. Eta, guztira, 151.027 bisitari izan ziren. Datuek argi erakusten dute bisitak igo direla 2016 urtearekin alderatuta, zehazki 31.276 bisita gehiago izan zituen. 2017an, erabiltzaileek gehien erabili zuten hizkuntza gaztelania izan zen eta, jarraian, euskara. Eibar, Donostia eta Bilbotik jaso zituen aurreko urtean bisitari gehien udalaren web-orriak.

Eibarko Udalaren web-orrira -www.eibar.eusegindako bisita kopuruak gora egin zuen 2017an aurreko urtearekin alderatuta. Hala, udal-webgunearen bisita kopurua % 11,44 igo zen iaz. Guztira, udalaren web-orriak 151.027 erabiltzailek edo bisitarik egindako 304.778 bisita edo saio izan zituen. Gauzak horrela, datuek garbi erakusten dute bisita kopurua nabarmen igo dela 2016arekin konparatuta; izan ere, 31.276  bisita edo saio gehiago izan ziren. Gainera, bisita kopuru handiena 2017ko apirilaren 7an -1.727 saiorekin guztira- eta 2017ko martxoaren 14an -1.650rekin- izan ziren.

Gaztelania, hizkuntzarik erabiliena

Bestalde, udal-webguneko erabiltzaileek 2017an gehien erabili zuten hizkuntza gaztelania izan zen; % 82k, zehazki. Euskara, berriz, % 18k aukeratu zuten.

Erabiltzaileen jatorria

Espainiatik jaso zituen bisitari gehien 2017an udal webguneak; rankinean, Mexiko, AEB (Ameriketako Estatu Batuak) eta Peru datoz ondoren. Halaber, Eibar, Donostia eta Bilbo hirietatik jaso zituen bisitari gehien www.eibar.eus web-orriak; sailkapenean lehenengo posizioetan 2016ko hiri berdinak izan ziren iaz.

Gehien ikusitako atalak

2017an erabiltzaileek, guztira, 918.098 orrialde ikusi zituzten Eibarko Udalaren web-orrian; 683.066 gazteleraz (% 74,40) eta beste 122.592 orrialde euskaraz (% 13,35). Gazteleraz gehien ikusitako atalak Tramiteak eta zerbitzuak, Kultura, Udala eta Albisteak izan ziren. Bestalde, bisitariek euskaraz gehien ikusi zituzten orrialdeak honakoak izan ziren: Kultura, Tramiteak eta zerbitzuak, Udala eta Albisteak atala.

Mugikorren erabilerak ere gorantz jarraitu du, eta bisitarien % 50 baino gehiago izan da gure webgunera sakelakotik sartu dena.

Sare sozialen bidez ere bisita kopuru handia lortu zuen udal-webguneak 2017 urtean. Aurreko lerroetan esan bezala, 304.778 bisita edo saio izan ziren guztira, eta 22.437 gizarte-sareen bitartez izan ziren. Eibarko Udalaren Facebook-eko orrialdearen bidez 19.374 saio edo bisita erakartzea lortu ziren, eta Twitterreko kontu ofizialetik, berriz, 2.838 bisita.