Udal Liburutegiak nota ona atera du ekainean zehar pasatutako inkestan
Eibarko “Juan San Martin” liburutegiko erabiltzaileak oso pozik agertu dira eskaintzen dizkieten zerbitzuekin eta udal instalazio honek duen funtzionatzeko moduarekin. Hala dio orain dela gutxi egin den gogobetetze inkesta batek. Txostenaren ondorioetan hauxe aipatzen da: erabiltzaileek ematen dioten bataz besteko balorazioa, 1etik 5erako baremoan, 3,81ekoa dela. Txostenak hauxe dio: “Erabiltzaileak liburutegiaren erabilerarekin pozik daudela ondoriozta dezakegu, non, jasotako emaitzak kontuan izanda, etorkizunerako hobekuntzak egitea beharrezkoa izango den erabiltzaileen leialtasuna goian mantentzeko." Honenbestez, inkesten emaitzak eta jasotako iradokizunak kontutan izanik, Plan Estrategiko bat martxan jarriko da. Planaren helburua izango da Liburutegiaren etorkizunerako egungo ahultasunak hobetzea eta herritarren beharrizan eta itxaropenak asetzeko hobekuntzak bilatzea.
Informazio osoa irakurri ahal izateko, hemen duzu:
Mila esker inkesta honi erantzun dioten guztiei. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da.