Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Lantaldea osasun-krisian etenda geratu ziren ohiko lanak egiten ari da berriz ere

Udal Brigadako langilea, desinfekzio lanak egiten.

Udal Brigadako langilea, desinfekzio lanak egiten.

2020/07/07

Alarma-egoerak iraun zuen bitartean, hogeita hamar langile baino gehiagok desinfekzio-lanetan jardun zuten. Normaltasun berriarekin batera, atzera ere hasi dira betiko lanak egiten: altzarien mantenimendua, lorazaintza, pintura, elektrizitatea eta igeltserotza.

COVID-19aren osasun-alarma egoera amaitzearekin batera, Eibarko Udal Lantaldeak joan den ekainetik berriz ere ekin die ohiko lanei; eginkizun horiek bertan behera geratu ziren, eta haien ordez Lantaldeko behargin guztiek kaleak eta hiri-altzariak desinfektatzen jardun zuten.

‘Normaltasuna berria’ iristeaz bat, Udal Lantaldeko kideek urtean zehar egiten dituzten lanei ekin diete berriz ere, nahiz eta, neurri txikiagoan, gune publikoen desinfekzio-lanekin jarraitu. Lan horiek Debabarreneko Mankomunitatearekin batera egiten ari dira.

Era horretan, alarma-egoera amaituta, udal zerbitzu horretako hogeita hamar kide baino gehiago hasi dira dagoeneko altzarien mantenimenduko, lorazaintzako, pinturako, elektrizitateko eta igeltserotzako lanak egiten-

Berriro ere, Udalak dei egiten die eibartarrei gizalegez jokatzeko eta laguntzeko; izan ere, gaur egungo osasun-egoeran, inoiz baino garrantzitsuagoa da higiene-neurriak eta bide publikoen osasungarritasunari buruzkoak zorroztea. Hori dela eta, zaborra edukiontzietatik kanpo ez uzteko eta aire zabaleko jardueretan erabili diren poltsak, botilak eta objektuak zaborretara botatzeko eskatu da berriz ere.