Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal kirol instalazioen aldagelak eta dutxak erabilgarri daude dagoeneko

Ipuruako Polikiroldegia.

Ipuruako Polikiroldegia.

2020/10/01

Eutsi egiten zaio aurretiazko hitzorduari, bai eta baldintza higieniko-sanitarioei, aforoei eta maskarillaren derrigortasunari. Patronatuak pauso hau ematen du normalizazio bidean, baina norbanakoaren erantzukizunerako dei bat egiten du, eta, aldagelak ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatu.

Gaurtik aurrera, hilak 1, Eibarko udal kirol instalazioetako aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, nahiz eta COVID-19 pandemiak eragindako muga batzuk izan. Udalaren Kirol Patronatuak, egoera aztertu ondoren, neurri hau hartzea erabaki du, hala beste urrats bat emanez instalazioen funtzionamenduaren normalizazioan.

Neurri hau abonatuei zuzenduta dago —aurretiazko txanda hartzen jarraitu beharko dute—, bai eta programatutako jardueretako (ikastaroak) erabiltzaileei eta kirol-klubei ere; azken kasu horretan bakarrik partidak jokatzen direnean.

Nolanahi ere, Patronatuak gomendatzen du aldagelak eta dutxak ez erabiltzea, eta, erabiliz gero, ahalik eta denbora gutxien egotea. Aforoei dagokienez, haien edukiera adierazita egongo da aldageletarako sarbideetan, eta dutxa-kopurua murriztu egingo da pertsonen arteko tartea bermatzeko.

Halaber, lehorgailuei dagokienez, daudenak desgaitu dira, eta erabiltzaile bakoitzak, nahi izanez gero, bere ile-lehorgailua eraman beharko du.

Bestalde, eta neurri murriztaileei dagokienez, maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa izango da instalazioetan ibiltzeko, baita kirola egiteko ere, baldin eta intentsitate handikoa ez bada, irakaslearen eta erabiltzailearen irizpidearen arabera. Instalazioetako langileek jardueren garapena ikuskatu eta gainbegiratuko dute une oro, baina, hala ere, norbere erantzukizuna eta autokontrola ezinbestekoak dira, instalazioen funtzionamendua ona izan dadin.

Era berean, gaurtik aurrera ordu gehiagoan egongo dira Ipuruako instalazioak zabalik, hain zuzen ere 22:30era arte, astelehenetik ostiralera; gainera, Ipuruak ez ditu ateak itxiko zapatu eguerdietan. Honek ez dio eragiten igerileku estaliari, 13:00etatik 16:00etara itxita jarrituko baitu.

Adierazi behar da, halaber, Orbeako Spa ere ireki dela, eta horren erabilera ere aurretiko hitzorduaren mende dagoela.

Kirol Patronatutik hauxe diote: “Apurka-apurka, pixkanaka, kirol instalazioen erabilera normalizatzeko pausoak ematen ari gara, malgutasunez baina kontu handiz”, eta zentzu horretan “normalizazioa pandemiaren bilakaeraren eta osasun-agintarien gomendioen araberakoa izango da.".