Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal bandoa, COVID-19ren hedapenari aurre egiteko ezarritako neurriak gogorarazteko

Eibarko Udala

Eibarko Udala.

2020/10/30

Eibarko Udalak aste honetan Eusko Jaurlaritzak COVID-19ren hedapenari aurre egiteko ezarritako neurriak gogorarazteko bandoa prestatu du.

Izan ere, kezkagarriak dira Eibarko COVID-19aren azken egunotako datuak. Gure eguneroko ekintza eta kontaktuak oso garrantzitsuak dira birusa kontrolpean edukitzeko edo, bestela, egunez egun zabaltzen jarraitzeko.

Horregatik, beharrezkoa da gogoraraztea Gobernu zentralaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri hartu dituela 36/2020 Dekretuan jasotakoak eta Euskadiko herri guztietan aplikatuko direnak. 

Aipatutako bandoaren bidez, honako neurri hauek jasotzen dira:

Debekatuta dago:

  • Kalean ibiltzea 23:00etatik 6:00etara, ez bada behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Horregatik, edozein jarduera ekonomiko, kultural edo sozial ordu hori baino lehen amaitu beharko da.
  • Herritik irtetea.  Salbuespen gisa, baimenduta dago mugikortasuna “ohiko igarobideko mugakide diren udalerrien artean banakako gizarte-ekonomia eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko”.
  • 6 pertsona baino gehiago biltzea,  salbu eta pertsona horiek elkarrekin bizi badira.

Derrigorrezkoa izaten jarraitzen du:

  • Maskarilla modu egokian jartzea.
  • Gutxieneko 1,5 metroko segurtasun-distantzia errespetatzea

Birusa gelditzeko, ezinbestekoa da:

  • Harreman sozialak ahalik eta gehien murriztea.

Oso garrantzitsua da arau hauek betetzea, denon artean egoera kezkagarri honi aurre egin diezaiogun. Egin ezazu zuregatik, zure ingurukoengatik, Eibarrengatik.