Eibarko Udala
udako beherapenen azoka

Udako Beherapenen Azoka aste honetan egingo da: 27 saltokik hartuko dute parte

2026/07/20
Kartela.

Faktoring Azoka uztailaren 21, 22 eta 23an egingo da: 19 saltoki Errebal Plazan egongo dira eta 8 beren dendetan.

 “Factoring” Azoka, Eibarko merkatarien elkarteak udalarekin batera antolatzen duena, aste honetan itzuliko da Eibarrera. Oraingoan 27 establezimenduk hartuko dute parte. Haietako 19 Toribio Etxeberrian egongo dira, eta beste 8ak beren dendetan.

Herriko merkataritza sustatzeko urtero antolatzen den beherapenen azokaren aurtengo edizioa uztailaren 21, 22 eta 23an egingo da, 10:00etatik 20:00etara, Toribio Etxeberrian.

Egun horietan, auzotarrek eta bisitariek denboraldi amaierako deskontu bereziak dituzten produktuen eskaintza zabala izango dute eskura, giro dinamiko batean, tokiko merkataritza herritarrengana hurbiltzea eta udalerrian erosketak sustatzea xede.

Edizio honetan establezimendu hauek hartuko dute parte: Atelier 11, Bambi, Burbujas y más, Design by Nona, Elortza botika, Eskulan, Farmalur Berria, Gigil Design, Glow Up, Gratzina, Guby, Helmet House, Kopiña, Neure, No Comment, Pissa, Twins, Txukuna eta Zentral optika.

Gainera, beste saltoki batzuek beren establezimenduetan egingo dituzte promozio bereziak: Beittu optika, Cedry, Corral, Galarreta, Igmar federopticos, Moapics, Multiópticas  eta Vieco.

 “Eibarrek kalitate handiko saltokiak ditu, belaunaldietan esfortzuz, hurbiltasunez eta profesionaltasunez eraikitzen joan direnak. Komertzioa gure identitatearen eta eguneroko bizitzaren parte funtsezkoa da. Horregatik, Udalean gure dendariei laguntza eta babesa eman behar diegu, zeren gure herriko merkataritzari laguntzea Eibarko etorkizunari laguntzea da”, esan du Jon Iraola alkateak.

 “Herriko establezimendu batean egindako erosketa bat gure herrian egindako zuzeneko inbertsio bat da: enpleguan, jarduera ekonomikoan eta gure kaleetako bizitzan. Aukerak sortzen jarraitu nahi dugu, ez bakarrik gure komertzioa zabalik jarraitzeko, baita eta  indartzeko eta garatzeko ere”.

Bestalde, Vanesa Hortas Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak zera esan du: “Komertzio hurbil, lehiakor eta kalitatezkoa daukagu, balio erantsia ematen duena. Gure asmoa da ekimenak bultzatzea merkataritza ikusgarriago, indartsuago eta prestatuago egon dadin gaur egungo erronken aurrean”.

Ohikoa denez, Eta kittok postu bat izango du Euskaraz Primeran kanpaina sustatzeko. Ekimenaren helburua eibartarrak dendetan euskaraz egitera bultzatzea da.

Aurten, ruleta bat ipiniko dute, bertan kolore desberdinak egongo dira eta kolore bakoitzak egokitzen zaion saria izango du.

Eta Kittoren mahaia hiru egunetan egongo da azokan, 10:00etatik 12:30etara.

Merkealdien azoka finkatutako hitzordu bat da Eibarko merkataritza-egutegian, eta tokiko merkataritza bultzatzeaz gain, herriko saltokien hurbiltasuna, kalitatea eta tratu pertsonalizatua dinamizatzen laguntzen du.