Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Uda sasoiko merkealdien azoka Toribio Etxebarria kalera itzuli da beste behin

Eibarko agintariak eta merkataritzaren ordezkariak.

Eibarko agintariak eta merkataritzaren ordezkariak.

2021/07/21

Iazko etenaldiaren ondoren —pandemia dela-eta ezin izan zen egin—, ‘Factoring' azokaren edizio berri bat egingo da uztailaren 21aren eta 23aren artean; guztira 30 merkataritza-establezimenduk parte hartuko dute.

Iazko etenaldiaren ostean, Eibarko Udako Merkealdien Azokak Toribio Etxebarria kalea hartuko du berriz ere iazko etenaldiaren ostean, pandemiak eragindako murrizketen ondorioz ezin izan baitzen egin. Edizio berri hau gaur (hilak 21) hasi eta ostiralean (hilak 23) amaituko da. Ordutegia jarraia izango da 10:00etatik 20:00etara, eta 30 establezimendu inguruk parte hartuko dute. Horietatik 18 Toribio Etxebarriako karpetan egongo dira, eta beste 12 euren saltokietan.

Hala, gaur asteazkena, 9:45etatik aurrera, eta Eibarko agintariak eta merkataritzaren ordezkariak bertan izan direla azoka inauguratu ondoren, parte hartzen duten saltokiek era guztietako produktuak eskainiko dituzte: arropak, oinetakoak eta osagarriak, lentzeria, kirol-produktuak, etxerako produktuak, eta optika edo parafarmaziakoak.

Eibar Merkataritza Gune Irekiak Eibarko Udalarekin lankidetzan sustatutako 'Factoring' azokaren helburua da Eibarko saltokiek beheratutako produktuak eta deskontu handiak dituztenak salgai jartzea. Gaurtik aurrera, 14 karpa jarriko dira Toribio Etxebarria kalean metro eta erdiko tartearekin jende-pilaketak saihesteko, eta beharrezkoak diren segurtasun- eta higiene-neurriak hartuko dira. Gainera, ‘jaimak’ jartzerakoan, espazio nahikoa lagako da tabernek kale horretan jartzen dituzten mahaietarako behar den lekua uzteko.

Toribio Etxebarria kalean saltokia jarriko duten 18 establezimenduak hauexek dira: Askasibar, Bambi, Burbujas y Más, Centro Óptico Beittu, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gratzina, Guby, Ikusi, I Love 10 €, Kopiña, No Comment, Oinberri, Pissa, Ttiki, Twins eta Txukuna. Eta beren saltokietan hauexek parte hartuko duten: Cedry, Comercial Zabala, Doroti, Eleven Moonth Beauty Lounge, Federópticos Igmar, Lahidalga, Los Chicos, Marais, Oskarbi, Tribeka, Vieco eta Zentral Óptica.

…eta Kitto Euskara Elkarteak, bestalde, postu bat jarriko du azokan, Euskaraz Primeran programaren baitan, eta herritarren artean euskara sustatzeko jarduerak egingo ditu.  Oraingo honetarako aurreikusitako ekintza ludikoa Antzara Joko bat izango da, non parte hartu nahi dutenek, dadoa bota ondoren, eta jausten den laukitxoaren arabera, konpromiso jakin bat hartuko duten egunero euskara erabiltzeko.

Parte-hartzaileek hartzen dituzten konpromisoak panel batean idatziko dira, eta erosketa-poltsa bat oparituko zaie Euskaraz Primeran logotipoarekin, eta parte hartzen duten guztien artean 150 euroko bonoa zozketatuko da (EMGIk emana), faktoringean parte hartu duten establezimenduetan erosketak egiteko. …eta Kittoren postua Toribio Etxebarria kalean egongo da hilaren 21, 22 eta 23an, 10:00etatik 12:00etara, eta bonuaren zozketa ostiralean egingo da eguerdian.