Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txaltxazelaiko jolaserako haur-parkea berriztu egingo du Udalak

Txaltxazelaiko jolaserako haur-parkearen artxiboko irudia.

Txaltxazelaiko jolaserako haur-parkearen artxiboko irudia.

2022/07/07

Lanak aste honetan egingo dira eta kostua 18.000 eurokoa izango da: jolas berriak jarriko dira, aurrekoak hondatuta zeuden-eta. Obra hau jolas-parkeak berritzeko edo aisialdirako toki berriak sortzeko udal planen barruan sartzen da.

Txaltxazelaiko haurrentzako jolas-parkea, Untzagako dorrearen ostean dagoena, berritu egingo da osorik, jolas berriak jarrita. Aste honetan egingo den esku-hartzeak 18.149 euroko kostua izango du (BEZa barne).

San Juan jaietan jolas-parkea kendu zen toki horretan txosnak jartzeko. Hori aprobetxatuz, eta kontuan hartuta parkea osatzen zuten egiturak hondatuta zeudela, inguru osoa berrituko da.

Parke berriak multzo bat izango du etxola-txirrista batez osatua, bai eta bi kolunpio-gune ere (bata kolunpio habiarekin eta beste bat bi kolunpioz osatua, bata laua eta bestea habia), eta kautxuzko zorua jarriko da azalera osoan.  

Eibarko Udalak urteak daramatza jolaserako haur-parkeak herri osoan zehar hornitzeko programa garatzen. Plan horren barruan sartzen dira parke berriak sortzea eta lehendik zeudenak aldian-aldian berritzea. Horietako batzuk hondatzen ari baitira denboraren poderioz.

Hain zuzen, azken lau urteetan 300.000 euro inguru inbertitu dira haurrentzako parke berriak eta ariketa-makinak berritu eta instalatzeko Tiburtzio Anituan, Torrekuan, Egogainen, Urkizun, Legarren, Saratsuegin, Barrenan edo Amañako elizako plazatxoan.