Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria sariak maiatzaren 10ean banatuko dira Eibarren

2012/04/27

Lehiaketako proiektu eta enpresa finalistak aukeratu dituzte

Toribio Echevarria enpresa-sariak datorren maiatzaren 10ean banatuko dira Eibarko Coliseo antzokian eta jada aukeratu dituzte enpresa-proiektu eta ideia finalistak. Lehiaketa hau Euskadiko garrantzitsuena da antzinatasun eta sariengatik eta aurtengo epaimahaiak hiru finalista aukeratu ditu “Enpresa Berriak” atalean. Beste bost lan “Enpresa-ideia/Proiektuak” atalean saria jasotzeko hautagaiak dira.

Guztira 30 hautagaitza aurkeztu dira aurten XXII. Edizioa betetzen duten Toribio Echevarria Sarietara. Lehiaketa hau 1990. urtean sortu zuten Eibarko Udalak eta Bic Gipuzkoa Berrilan-ek, eta Euskadin tradizio handiena duen eta saririk handienak (100.000 eurotik gora) banatzen dituen enpresa-sariak dira.

Edizio honetara aurkeztu diren 30 lanetatik 21 “Enpresa-ideia” atalari dagozkio, eta beste 9 “Sormen eta berrikuntza teknologikoa enpresan” atalari. Hautagaitzak aurkeztu dituzten proiektuak sektore ezberdinekin dute lotura, hala nola, biozientziak, energia alternatiboak, IKT eta sare sozialak, ingurugiroa eta birziklapena, material berriak, sentsorika eta robotika.

Sari hauen helburua iniziatiba, berrikuntza, gaitasun ekintzailea, enpresa-sormena eta garapena sustatzea da, eta bereziki, berrikuntza teknologikoa.

LAN FINALISTAK

ENPRESA BERRIAK

  • ONCOSLIDE. Mintz zelularren “microarray”-a tumoreei aurre egiteko botika berriak bilatzeko tresna bioteknologiko gisa. (Leioa. Bizkaia)
  • INSTANT SPORT. WAVEGARDEN proiektua. Surf-a egiteko olatu artifizialak sortzeko. (Donostia).
  • MOWAY ROBOT HEZIGARRIA. Teknologia, elektronika eta programazioaren ikasketara zuzendutako robota (Barakaldo. Bizkaia).

 

ENPRESA-IDEIA/PROIEKTUAK:

  • MECATRONIA. Tona handiko bobinak pilatu eta tratatzeko logistikarentzat soluzioa. (Donostia)
  • MUGIBOX. Ibilgailuentzat konektibotasun adimentsua. (Donostia).
  • ENIGMEDIA. 2. generazioko bideokonferentzia-sistemak. (Pasaia)
  • OILCONDITION. Sentsore optikoak on line fluidoen monitorizaziorako (Eibar).
  • COMPOSITES PATCH. Composites all weather-en egiturazko konpontze-sistema. (Donostia).