Tiburtzio Anitua eta Karlos Elgezua kaleak lotzen dituen igogailu publikoa martxan
Amañako auzotarrek azpiegitura berri bat izango dute gaurtik aurrera, auzoko behealdearen eta goialdearen arteko irisgarritasuna nabarmen hobetuko duena. Tiburtzio Anituako 1 eta 2 zenbakiak eta Karlos Elgezuako 2 eta 6 zenbakiak lotzen dituen igogailu publikoa gaur, urtarrilak 24, jarri da martxan goizeko 9:00etan; eta hortik aurrera herritar guztientzat egongo da zabalik.
Leku horretan desnibel handia dago eta igogailuari esker jende askori eman ahalko zaio zerbitzua, orain arte auzoaren gune horrek ez baitzuen konexio irisgarririk Eibarko erdigunearekin. Hala, erantzuna ematen zaio auzotarren eskaera historiko bati.
Obrak iazko apirilean hasi ziren eta Obras Especiales Edificación e Infraestructuras SAUri adjudikatu zitzaizkion 619.845,93 eurotan.