Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

SD Eibar Fundazioak 6.893,98 euro eman dizkio Eibarko Udalari, Arraguetako larrialdi egoera dela eta

SD Eibar Fundazioak 6.893,98 euro eman dizkio Eibarko Udalari, Arraguetako larrialdi egoera dela eta

SD Eibar Klubeko kontseilari ordezkari Jon Ander Ulazia, Eibarko alkate Miguel de los Toyos, eta SD Eibar Fundazioko presidenteorde Mikel Larrañaga.

2020/01/14

Bildutako zenbatekoa erabiliko da hustutako bizilagunei lagatako etxebizitzetarako altzariak erosteko.

SD Eibar Fundazioak 6.893,98 euro emango dizkie 2019ko azaroan Arragueta kaleko etxebizitza eraikin bat eraitsi izanak kaltetutako pertsonei.

Gertakaria azaroaren 13an izan zen, aurreko gauean Arragueta kaleko 15. zenbakiko horma bat erori eta gero. Eraispenak 39 bizilaguni eragin zien; horietatik, 19 aipatutako eraikinean bizi ziren, eta gainerako 20ak, berriz, 17. zenbakian, eta beren etxebizitzetatik kanpo daude, beste leku batzuetan.

Hala, bildutako diru kopurua Eibarko Udalari ematea erabaki zuen Eibar Kirol Elkarteak, arazo hori konpontzen laguntzeko. Gaur, asteartea, urtarrilak 14, egin da banaketa ekitaldia, eta bertan parte hartu dute Eibarko alkate Miguel de los Toyosek, SD Eibar Fundazioko presidenteorde Mikel Larrañagak eta Klubeko kontseilari ordezkari Jon Ander Ulaziak. Bildutako zenbatekoa erabiliko da hustutako bizilagunei lagatako etxebizitzetarako altzariak erosteko.

Gaur goizean banatu den zenbatekotik 6.315 euro klubak zuzenean emandako zenbatekoari dagozkio (euro bat Ipuruan azaroan jokatutako SD Eibar-Alavés partidako laguntzaile bakoitzeko), eta gainerako 578,98 euroak, berriz, 0 Fila delakoari, Ipuruako ate ezberdinetan jarritako hautestontzi batzuetan gauzatua, eta baita web orriaren bidez jasotako dohainekin ere.

Ekimen horretan, Eibar Kirol Elkarteak klubeko Peñen Nazioarteko Federazioaren eta Cartonajes Eibarren laguntza izan du, eta horiek eman dituzte hautestontziak.