Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Saratsuegiko skate-pista berritzeko lizitazioaren tramiteak hasi ditu Udalak

Artxiboko irudia.

Artxiboko irudia.

2022/07/06

Proiektua atzo goizean aurkeztu zen Obra Batzordean, eta lizitaziora atera ondoren datorren irailean esleituko da. Hala, Udalak beste urrats bat ematen du kirol hori egiten duten pertsonen eskariari erantzungo dioten instalazioez hornitzeko. Pista berriarekin espazio publiko hau berreskuratu eta dinamizatu nahi da, eta instalazio batzuk eskaini sakte, BMX eta roller bezalako kirol urbanoak egiteko.

Saratsuegiko parkeak skatea praktikatzeko instalazio modernoak izango ditu laster, eta, hala, Udalak erantzun egingo dio kirol hau egiten duten pertsonek aspaldidanik egindako eskariari.

Horren harira, Jon Iraola alkateak adierazi duenez, “duela urte batzuk skatean eta antzeko modalitateetan aritzen diren pertsonak Udalera etorri ziren, egungo skate-parkean hobekuntzak egiteko eskaera egiteko, altzari batzuk zaharkituta daude-eta.

Pandemiak eta ustekabeko egoerari aurre egiteko aurrekontu-partidak birbanatu beharrak proiektu honetarako aurreikusitako epeak atzeratzera behartu gintuzten, baina esan dezakegu gero eta hurbilago gaudela skate-zaleei kirola modu seguruan eta egungo beharretara egokitutako instalazioetan egiteko merezi duten espazioa eskaintzetik”.

Saratsuegiko skate-pista atzo goizean egin zen Obra Batzordean aurkeztu zen, eta, aurreikuspenen arabera, lizitaziora atera eta irailean adjudikatuko da.  

Daniel Yábar Ramos arkitektoak egin du diseinu berria. Egitasmoak berritu egingo du egungo skate-parkea, kirol urbanoak (skate, BMX, roller) egin ahal izateko, gaur egungo premiei egokituta.

Saratsuegiko parkeak aspalditik ditu skate praktikatzko instalazioak, ia etxebizitzak eraiki zirenetik. Hala ere, urteekin, azpiegitura hori hondatzen joan da eta zaharkituta geratu da erabiltzaileek eskatzen dituzten joera berrietarako.

Horregatik, proiektu berriaren bidez espazio publiko hau berreskuratu eta dinamizatu egin nahi da. Hala, Udalaren eta erabiltzaileen artean diseinatutako espazioan arrapala edo ‘bowl’ gune bat jarriko da, giltzurrun forman, eta kale edo ‘street’ eremu bat, hainbat modalitatetarako erabiltzea ahalbidetuko duena.

Jarduera horien helburua da ingurunea dinamizatzea, kirol urbanoen eszenatokia hobetzea eta espazio publiko hori inklusiboagoa egitea. Gainera, skate-parkearen diseinuak oztopo askotarikoak izango ditu, arrapalaren eta 'street'-aren erabilera orekatuz.

Horrez gain, dauden hesien ordez berriak jarriko dira, publikoarentzako harmailetako hormak saneatu eta pintatu egingo dira, paperontzi berriak jarri eta argiteriaren zutoinak birkokatu egingo dira.