Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Andres azokak 74 ekoizle bilduko ditu aurten

San Andres azokak 74 ekoizle bilduko ditu aurten

Irudian (ezkerretik eskumara), Patxi Lejardi, Kultura zinegotzia eta José Luis González, kultura teknikaria.

2016/11/24

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egingo da aurten ere. Azokan salgai jarriko dira honako produktu hauek: barazkiak, frutak, eztia, gazta, txakolia, ogia eta lorak.

2016ko San Andres Azoka datorren asteazkenean, azaroak 30, ospatuko da Eibarren eta guztira 74 ekoizle bilduko dira. Aurtengo azoka 1.500 metro koadrotan banatuta egongo da. Bertan, Eibarko hiru baserri izango dira: Guisasola baserria eta Loixol Baserrria, barazkiekin eta Sosola, ogiarekin.

Azokan salgai jarriko diren produktuen zerrenda eta jatorria honako hau da:

  • Barazkiak (18): Berriz (4); Mallabia (3), Markina-Xemein (1), Elorrio, Mundaka, Zamudio, Eibar (2), Ispaster, Bergara, Soraluze, Aulestia, Aramaio, Gatika eta Berango.
  • Frutak (4): Antzuola, Gabiria eta Zamudio.
  • Eztia (5): Portugalete, Urretxu (2), Segura eta Oñati.
  • Gazta (25): Aretxabaleta, Gabiria, Itziar-Deba, Uztegi, Olaberria, Inoso, Legazpi, Idiazabal, Abadiño, Zigoitia, Uharte-Arakil, Aia, Markina, Zumarraga, Antzuola, Arbizu, Tolosa, Olaeta, Urretxu eta Mallabia.
  • Ogia (20): Gujuli, Goiuria, Galdakao, Markina-Xemein, Eibar (Xoxola), Orduña (2), Elorrio (2), Larrabetzu, Llodio (2), Etxebarria, Lezama, Mallabia, Orozko, Izurtza eta Gueñes.
  • Lorak (1): Lezama.
  • Txakolia (1): Lezama.

Abeltzaintza erakusketa

San Andres azokan salgai jarriko diren produktuez gain, urtero legez, abereen erakusketa ere izango da; aurten Ego Gainen kokatuko da. Hala, erakusketa horretan ikusi ahal izango diren animaliak honako hauek dira: behiak, idiak, zaldiak, astoak, ardiak, ahuntzak, txerriak, hegaztiak eta untziak. Gainera, erakusketan parte hartuko duten baserriak honako hauek izango dira: Sumendixa Goikua, Loixola, Agarre, Amazabalegi, Mandiola Gainekua, Aritxulueta, Zumaran, Iturrua eta Orbe.

Kartel irabazleak

Bestalde, Sanandresak 2016 kartel lehiaketaren epaimahaiak aho batez erabaki zuen saria “Festak” izenekoari ematea. Egilea Burrianako (Castellon) Juan Diego Ingelmo Benavente da. Bestalde, 11 eta 14 urte bitartekoen artean Lore Arregiren “Arre Sanandresetara!” saritu dute eta 10 urtera artekoen artean, berriz, Eider Zubikarai Rodriguezen “Pink azoka”.

Lehiaketara aurkeztutako lanak 73 izan dira guztira: 22 kartel helduen kategorian, 14 kartel, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian eta 37 kartel, 10 urte arteko kategorian.

2016ko San Andres eguneko egitaraua

San Andres eguneko programa honako hau da:

  • 09:30.-XXXVIII. SAN ANDRES NEKAZAL AZOKAren epai-mahaiaren lanen hasiera.
  • 09:30.-GANADU ERAKUSKETA  Ego-Gain kalean.
  • 12:00.-GIPUZKOA POLIKLINIKA BIKOTEKA AIZKOLARIEN TXAPELKETA.
  • 12:00.-Narbaiza eta Gorrotxategi BERTSOLARIen eta Jainaga eta Narbaiza     TRIKITILARIEN EMANALDIA eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren TRIKITILARIEN KALEJIRA. 
  • 12:30.- PLAZARA DANTZARA ERROMERIA Kezka Dantza Taldearen eskutik, Jainaga eta    Narbaiza  trikitilariekin.
  • 13:00, SAN ANDRES AZOKA, PINTXO TXAPELKETA eta KARTELen sari banaketa