Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

PSE-EE izan da garaile Eibarren 2019ko Udal hauteskundeetan

PSE-EE izan da garaile Eibarren 2019ko Udal hauteskundeetan

Eibarko Udal hauteskundeetako emaitzak.

2019/05/27

Talde irabazleak 5.604 boto (% 39,21) lortu ditu. Bigarren indar politikoa EAJ-PNV izan da 3.702 botorekin (% 25,90), eta, haren atzetik, hirugarren postuan, EH-Bilduk lortu ditu boto gehien; guztira, 3.424 (% 23,96). Elkarrekin Podemos taldeak 941 boto jaso ditu (6,58 %) eta PPk 507 pertsonen babesa jaso du (% 3,55). Dena den, azken horrek ez du zinegotzirik lortu. Foru eta Europar hauteskundeei dagokienez, eibartarrek talde berdinen alde egin dute, eta orden berean: PSE-EE, EAJ-PNV, EH-Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP. Parte hartzea % 67,58koa izan da, 2015eko % 62,27aren aurrean.

PSE-EE izan da garaile Eibarren Europako Parlamenturako, Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan. Talde irabazleak 5.604 boto jaso ditu, hautestontzietara joan diren eibartar guztien artean, % 39,21. Modu horretan, 9 zinegotzi lortu ditu eta bat galdu. 2015ean, berriz, 5.596 herritarren babesa jaso zuen (% 41,88).

Bigarren indar politikoa EAJ-PNV izan da 3.702 botorekin (% 25,90) eta 6 zinegotzi lortu ditu, aurreko agintaldian baino bat gehiago. 2015. urteko datuekin alderatuta, nabarmen egin du gora Eibarren, orduan 2.829 boto lortu baitzituen, hau da, % 21,27 babesa jaso zuten.

Hirugarren alderdi bozkatuena EH-Bildu izan da 3.424 botorekin, hau da, % 23,96a. Talde horrek ere emaitzak hobetu ditu; izan ere, duela lau urte 3.210 pertsonen babesa izan zuen, hots, % 24,02a. Dena den, 5 zinegotzi izaten jarraituko du agintaldi berrian.

Laugarren indar politikoa Eibarren Elkarrekin Podemos izan da, 941 botorekin, alegia, % 6,58. Zinegotzi bakarra lortu dute.

Bosgarren tokian Alderdi Popularra edo PP geratu da 507 botorekin (% 3,55), baina ez du ordezkaririk izango udal korporazio berrian.

Espainiako Barne Ministerioaren datuak.

Foru eta Europar hauteskundeetako emaitzak Eibarren

Foru eta Europar hauteskundeetako emaitzak Eibarren berdintsuak izan dira. Hala, Foru hauteskundeetan, PSE-EE gailendu da 4.668 botorekin (% 32,78). Gainontzeko taldeek ondorengo emaitzak lortu dituzte: EAJ-PNVk, 4.331 boto (% 30,41); EH-Bilduk, 3.266 (% 22,93); Elkarrekin Podemos taldeak, 1.220 (% 8,56); eta PPk, 632 (% 4,43).

Europar Hauteskundeetako emaitzak, berriz, honako hauek izan dira: PSE-EEk 4.255 boto lortu ditu (% 30,16); EAJ-PNVk, 4.043 (28,66 %); EH-Bildu-Orain Errepublikak, 3.131 (% 22,20); Podemos-IUk, 1.375 (% 9,75); eta PPk, 562 (%3,98), besteak beste. 

Parte-hartzeak gora egin du

2019ko Europako Parlamenturako, Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte-hartzeak gora egin du Eibarren, oraingoan hautestontzietara joateko deituta zeuden eibartarren % 67,58ak botoa eman baitu (14.365 pertsona); 2015ean, berriz, % 62,27ak bozkatu zuen. Guztira, 21.255 eibartarrek parte har zezaketen hauteskunde hauetan.

Horrenbestez, abstentzioa % 32,42koa (6.890 pertsona) izan da, 2015ean baino txikiagoa, orduan eibartarren % 37,73 ez baitzen joan hautestontzietara.

Udal hauteskundeetako emaitzak oso-osorik ikusteko, SAKATU HEMEN.