Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaztelerazko irakurketa kluba

2012/12/19

Plaza libreak gelditzen dira irakurketa klub honetan

Aldez aurretik aukeratutako liburuez jarduteko saioak hilero. Saioak aditu batek koordinatu eta dinamizatuko ditu, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.

Helburua:

  • Literaturan interesaturik dauden pertsonen harremana sustatu
  • Aukeratutako liburuei buruzko iruzkinak egitera sustatu
  • Norbanakoaren lana iruzkin, balorazio eta abarren bidez aberasteko aukera eman irakurleei, balorazio horiek bakoitzarenak, dinamizatzailearenak nahiz klubeko gainerako kideenak izan daitezkeelarik.
  • Irakurketa sakona egin dinamizatzaile eta klubaren gainerako kideen laguntzaz, askotan ez baikara konturatzen interesgarriak izan daitezkeen  hainbat xehetasunez.

 

Egutegia eta irakurketak

Kartelean agertzen direnak izango dira.

Izen ematea

Dohainik

Liburutegiak lortu ahal du liburua, baina horretarako hilabete eta erdi lehenago komeni da izena ematea. Liburutegian bertan edo hemen egin ahal duzu.