Ostiral honetan "Amañako Tigrea" boxeoko I. Memoriala egingo da Astelena Frontoian

Amañako tigrea boxeoko I. Memorialaren aurkezpena. Ezkerretik eskumara: Montxo Quina, ekimenaren antolatzaile eta Tttat gimnasioko jabea, eta Jon Iraola alkatea.

Amañako tigrea boxeoko I. Memorialaren aurkezpena. Ezkerretik eskumara: Montxo Quina, ekimenaren antolatzaile eta Tttat gimnasioko jabea, eta Jon Iraola alkatea.

2024/06/06

Boxeo amateurreko zortzi borrokaldi antolatu dira, haietatik bost gizonezkoen artekoak eta hiru emakumezkoenak. Aurten Ttatt gimnasioak antolatu du ekitaldia eta boxeoaz gain Wushu I. Kopa jokatuko da.

Astelena Frontoian izango da ostiral honetan, ekainak 7, San Juan jaien bezperetan urtero egiten den boxeo-gaua.  

Ostiralean, 22:15ean, hasiko den ekitaldia aste honetan aurkeztu dute prentsaurrekoan alkateak eta Montxo Quinak, ekimenaren antolatzaile eta Tttat gimnasioko jabeak.

Jarduera (San Juan jaien aurreko klasiko bat) Eibarko Tatt gimnasioak antolatu du, Eibarko Udalaren babesarekin, eta aurten 26. edizio beteko du. Gainera, urte honetan Wushu kategoria ere sartu da.

Hauxe adierazi du alkateak: "Aurtengo ekitaldia berezia izango da, lehen aldia baita ekimenaren antolatzaile eta Eibarko boxeoaren arima izan zen José Pérez Cid Amañako Tigrea gurekin ez dagoela. Ekimen hau gure herriaren urteroko kirol-egutegiaren parte da eta baita, gutako askorentzat, agendaren ezinbesteko hitzordua”.

Ekitaldian, boxeo amateurreko zortzi borrokaldi izango dira kategoria ezberdinetan (48 kiloko pisua, 62 kilo, 72, 67, 80 edo 52 kilo), bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan.

Besteak beste, boxeolari hauek izango dira parte hartuko dutenak: Haizea Artiaga, Andrea Martinez, Maria Dominguez, Aitana Ortigosa, Edu Urrutia, Gorka Luaces, Ayyoub Lamzalzi, Unai Ibañez, Angel Núñez, Andrés Castro, Amer Agbalou, Daniel Nestares, Pablo Benavente, Fermín Setoain, Geaxi Moreda eta Natalia Silvestre. Boxeolariak hainbat herri eta klubetatik datoz: Bilbo, Logroño, Madrilgo Gym Feijoo, Gasteiz Sport gimnasioa, Eibarko Tatt gimnasioa.

Sarrerak Ttatt gimnasioan eskuratu ahal izango dira ostiralera arte, eta Astelena frontoian ostiralean bertan.