Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oso balorazio positiboa egin dute 'Uni Encounter' ekimenari buruz bai ekitaldien kalitateari bai parte-hartzaileei dagokienez

2021/03/30

160 pertsonak hartu dute parte Discord zerbitzariaren bitartez, pandemiak markatutako edizio honetan. Antolatzaileek adierazi dute Twitch-en izandako parte-hartzea oso altua izan dela: 1.500 bisualizazio baino gehiago zuzenean. Uni Eibar-Ermuak Eibarko Udalarekin lankidetzan antolatutako ekimenean hainbat jarduera dibulgatibo eta tekniko antolatu dira, eta baita hitzaldiak, tailerrak eta lehiaketak ere.

Martxoan Eibarren egin den 'Uni Encounter' ekitaldiaren 17. edizioaren balorazioa "oso positiboa" izan da antolatzaileen arabera, ez bakarrik egungo pandemia-testuinguruan egin delako; baizik eta, oro har, bertaratzea ezinezkoa izan arren, kalitatean aurrera egin eta parte-hartzaile eta ikusle asko izan dituelako.

Teknologia berrien dibulgaziora zuzendutako 'Uni Encounter' ekimena Uni Eibar-Ermuak antolatu du, eta Eibarko Udalaren laguntza izan du hirugarren urtez jarraian, Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bitartez; topaketak informatikaren eta digitalizazioaren arloko pertsona ezagunen presentzia izan du.

Eskaini diren jarduerek izaera dibulgatibo eta teknikoa izan dute funtsean, baina jarduera ludikoak ere izan dira; informatika eta zibersegurtasun arloko adituen hitzaldiak antolatu dira, eta baita tailer praktikoak eta sareko jolasen lehiaketak edo Espoorts erakoak.

Ekimena aurrera eramateko, Discord erako zerbitzari bat garatu eta egokitu zen, eta hori izan zen ‘Uni Encounter’ edizio honen topagunea; martxoaren 12an 160 parte hartzaile zituen. Twitch-eko parte-hartze mailak aurreikuspen guztiak hautsi zituen: 1.500 bisualizazio izan ziren zuzenean, alegia, ekimena egin zen astean Uniencounterreko webguneak izan zituen bisiten kopuru bera.

Ekitaldian antolatutako lehiaketa birtualei dagokienez, 123 pertsonak hartu zuten parte. Ideia-lehiaketa bat ere antolatu zen: 7 pertsona aurkeztu dira laguntza bilatzen zutenak eta hiru proiektu oinarriak betetzen zituztenak. Gonbidatutako adituen parte-hartzea, halaber, arrakastatsua izan da.

'Uni Encounter'en edizio honetako antolatzaileen iritziz, “Ez dago esan beharrik aurtengo jardunaldiak egiteko modua zirkunstantziek baldintzatuta egon dela, baina argi  geratu da tradizionalki egin diren jarduerek, hala nola konpetizioek eta ideien lehiaketek  trakzio handia izaten jarraitzen dutela; laguntza digitaleko programa batera egindako jauzia oso modu positiboan baloratu da, eta zenbakiek hori kontuan hartu eta etorkizunean ere mantentzera bultzatzen dute.