Osakidetzak PCRen baheketa selektiboa egingo die Eibarren 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei, azaroaren 9tik 13ra

Probak Eibarko Ospitalean egingo dira arratsaldeko ordutegian, 15:00etatik 19:00etara, eta helburu nagusia da COVID-19ren hedapena geldiaraztea da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igorritako mezu batean adierazten denez, datorren astetik aurrera Eibarren baheketa selektiboa egingo da 13 eta 40 urte bitarteko bizilagun guztientzat, COVID-19k kutsa ditzakeen pertsonen bila jarraitzeko eta, horrela, birusaren hedapena geldiarazteko.
Probak Eibarko Ospitalean (Otaola etorbidea) egingo dira, astelehenetik, azaroak 9, ostiralera bitartean, hilak 13, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara.
Osakidetzak herritarrei eskatu die bihar, azaroak 6, 09:00etatik aurrera hitzordua eskatzeko, 943-032644 telefono zenbakira deituta.
Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi nahi dute, COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan isolatu eta beren osasun-zentrora deitu behar dutela.
Eibar, arrisku eremuan
Gainera, gogoratu behar da Eibar Gipuzkoako herri jendetsuenetako bat dela eta 27.400 biztanle baino gehiago dituela.