Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oraindik aukera dago 'Errebal Plazia' eraikinean hutsik geratu diren saltoki bietarako eta taberna-kafetegirako eskaintzak aurkezteko

Errebal Plazia.

Errebal Plazia.

2021/11/02

Azaroaren 8an amaituko da eskaintzak egiteko epea. Saltokien lizitazio berrian ez da zehazten merkataritza-jarduera mota; hala ere, jarduera horrek merkatu plaza baten ezaugarriak eta espiritua bete behar ditu.

Datorren azaroaren 8an amaituko da aurreneko lizitazioan Errebaleko azoka berriaren zazpi postu haietatik hutsik geratu ziren saltoki bien (4a eta 5a) emakida eskuratzeko eskaintzak aurkezteko epea; baita taberna-kafetegiarena ere.

Lizitatu gabe geratu ziren saltoki bien lizitazio berriaren agirietan ez da zehazten zer merkataritza-jarduera garatu behar den, nahiz eta merkatu plaza batek bete behar  dituen ezaugarrien eta espirituaren edo helburuen ildotik joan behar duten. Saltoki horietan saldu nahi diren produktuak beste saltokien osagarriak izan behar dira.

4 zenbakia deituriko saltokiaren kasuan, lokalaren erabilerak zerikusia izan beharko du azokaren jarduerarekin eta elikadurarekin, azken hori ikuspegi komertzialetik ulertuta. Saltoki honetarako hileko kanona 531,60 eurokoa da eta emakidak 20 urteko iraupena izango du.

Era berean, baldintza-agirian beste eginkizun batzuk ere ezartzen dira, hala nola eskaintzak aurkezteko modua, bete beharreko epeak eta eskakizunak, eta postuak esleitzeko balorazio-irizpideak. Baloratu beharreko irizpideen artean hauek daude: espazioa kudeatzeko proiektua, estrategia komertziala, eskaini beharreko produktuen aniztasuna, honen antzeko ezaugarriak dituen saltoki bat kudeatzen erakutsitako esperientzia eta ezarritako kanona hobetzea.

5 zenbakiko saltokiari dagokionez,  baldintzak aurrekoaren berberak dira, baina kasu honetan ezarritako kanona 463,75 eurokoa da. Saltoki hau ere erabilera librekoa izango da merkaturatu nahi den produktuari dagokionez, betiere merkatuaren jarduerarekin eta elikadurarekin lotuta badago.

Gainera, egiten ari den lizitazio-prozesu berri honetan, taberna-kafetegiaren adjudikazioa eta ustiapena ere lehiaketara atera da, zazpigarren gunea Errebal Plazia  azoka berriak bere baitan hartzen dituenetan. Taberna edo kafetegia horrek 28,55 metro koadro inguruko azalera erabilgarria du; toki horri sukaldeak hartzen dituen 16,90 metroak gehitu behar zaizkio, eta 18,55 metro biltegian- Terraza jartzeko aukera ere badu. Horretarako ezarritako hileko kanona 1.282 eurokoa da, eta lizitatzaileek beren eskaintzetan kanon hori gehitu edo hobetu ahal izango dute. Emakidak 20 urteko iraupena izango du.

4. eta 5. saltokien lizitazioan bezala, ostalaritza-postu adjudikatzeko balorazio-irizpideak berdinak izango dira. Horretarako, behar den dokumentazio teknikoaz eta administratiboaz gain, espazioa kudeatzeko proiektua, estrategia komertziala eta eskainiko diren produktuen aniztasuna baloratzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Lizitazio-prozesuan parte hartzeko, bai 4. eta 5. saltokietan bai ostalaritzakoan edo tabernakoan, interesdunek beren eskaintzak elektronikoki nahiz eskuz aurkez ditzakete Pegorako bulegoetan azaroaren 8ra arte (egun hori barne). Informazioa eta zehaztapen teknikoak Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataforman daude sartuta (www.contratación.euskadi.eus), eta erabiltzaileei laguntzeko telefonoa 945016298 da.

Prozesu honi buruzko edozein argibide edo azalpen jaso nahi izanez gero, jarri hartu-emanean Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza arloarekin ekonomia@eibar.eus helbide elektronikoan.