Oporrak afariketan eta udan jolasetan

2012/05/03

"Oporrak afariketan" eta "Udan jolasetan" egitasmoen izen ematearen irekiera.

Eibarko udalak babestutako eta antolatutako "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasetan" udaleku irekietan parte hartzeko izen emate epea honako hau da:

Izen emate data: maiatzaren 7tik 10era (biak barne)

Ordutegia: goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Non: Indianokua gaztelekuan (Muzategi kalea, 3.)

Oporrak afariketan:

Lehen hezkuntzako haurrek jarraian azaltzen diren bi txandetatik bat aukeratu beharko dute:

1go txanda: uztailaren 2tik 13ra

2. txanda: uztailaren 9tik 20ra.

Udan jolasetan:

Haur hezkuntzako 3. mailako haurren egutegia honako hau izango da:

Uztailaren 2tik 13ra.

Izena emateko horriak Pegoran, Portalean eta ikastetxeetan lortu ahal izango dituzue.