'On Ekin' enpresa-ideia eta proiektu lehiaketaren X. ekitaldia datorren ostegunean, urriak 27, egingo da Errebal Plazan

Ekimenaren helburua sormena bultzatzea da, bai eta pertsonen eta enpresen ekimenak babestea ere, merkatuan funtzionatzeko aukera ematen duten negozio-kontzeptuak jasotzen dituzten proiektuak eta ideiak landuz.
On Ekin enpresa-ideia eta -proiektuen lehiaketak X. edizioa ospatuko du aurten, aurreko edizioetako helburu berarekin: enpresen eta ekintzaileen ekimenak sustatzea eta gure ingurunearentzako enplegu eta aberastasun gehiago sortzea. Gainera, sormena bultzatu nahi da, eta pertsonen eta/edo enpresen ekimenak bultzatu, merkatuan funtzionatzeko zantzuak dituzten negozio-kontzeptuak jasotzen dituzten proiektuak eta/edo ideiak landuz.
Gaur, urriak 21, Eibarko udaletxean egin den edizio berriaren aurkezpenean Jon Iraola alkateak, Ana Telleria Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza saileko zinegotziak, Leire Berasaluze Ekingune elkartearen presidentea eta Sare Translations enpresaren zuzendariak eta Leticia Sánchez Ekingune elkartearen koordinatzaileak hartu dute parte.
Ekitaldira parte hartu nahi duen orok joan ahal izango du, aurkeztutako proiektuekin lotuta egon edo ez. Interesatuek INPRIMAKI baten bidez baieztatu beharko dute bertaratuko direla, eta 30 euro ordaindu beharko dituzte, ES74 3008 0171 6143 4344 5328 kontu-zenbakian, 2022ko urriaren 25a baino lehen.
On Ekin saria 2.000 eurokoa izango da, eta "Sari Herritarra", berriz, 1.000 eurokoa gutxienez, zeina afarian, bertara etorri direnen artean bilduko den kantitatean areagotuko den. Sariaren zenbateko osoa ekitaldiaren egunean bertan jakinaraziko da.
Jon Iraola alkateak Ekingune zoriondu du hamar urte hauetan egindako lanagatik, eta On Ekin bezalako ekimenetan parte hartzera animatu ditu ekintzaile guztiak. Bestalde, Ana Telleria zinegotziak "Ekingune Eibarko ekintzailetzaren ekosisteman edukitzearen garrantzia" azpimarratu du, eta hirian egiten duten lana eskertu du.
Egitaraua
19:00. Ongietorria. Photocall-en aurkezpena Errebal Plazian. Eibar.
19:15. ON EKIN lehiaketaren aurkezpena. 10.urteurrenaren bideoa.
19:30. Hitzaldia
20:00. Proiektu finalisten aurkezpena.
20:45. ON EKIN saria aukeratzeko epaimahaiaren bilera
20:45. SARI HERRITARRAREN bozketa.
21:00. ON EKIN afaria
22:30. Sari banaketa
23:00. Agurra eta familia argazkia. Musika emanaldia Errebal Plazan