Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oinezkoen ibilbidea eta ibilgailu-sarbideak asko hobetuko dituen obra handi bat

2013/01/29

Amaña aldean egiten ari den obrarekin, trenbidea bikoiztu edo bitan banatuko da, Amañan eta Ardantzan gaur egun dauden pasealekuak trenbide gainean izango den oinezkoen pasealeku berri batekin elkartuko dira, geltoki berri bat egingo da eta ibilgailuen konexioak hobetu egingo dira. Horrez gain, Amañatik irteteko bide berri bat izango da.

Gaur egun San Andres pasealekua, Legarre, Barrenengua, Torrekua, Amaña eta Tiburzio Anitua kaleetan dauden bideen arteko konexioak aldatu egingo dira eta trafikoa –Barrenengua, Legarre eta Torrekuako trafikoa- birigilgune edo rotonda batekin banatuko da. Amaña kaleak irteera berri bat izango du biribilgune horretaraino, beraz, Amaña auzoa lotuago egongo da Eibarko herriaren erdialdearekin.