Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oinezkoen hogei bat pasabide goratu egiten hasiko dira astelehenetik aurrera

Oinezkoen hogei bat pasabide goratu egiten hasiko dira astelehenetik aurrera

Oinezkoentzako pasabide goratua.

2019/10/04

Jarduerak 308.550 euroko kostua (BEZa barne) izango du eta obra egiteko epea 12 hilabeteko izango da. Oinezkoaren irisgarritasuna eta segurtasuna erraztea, eta gidariak abiadura murriztera behartzea dira planaren helburuak.

Duela urte batzuk Plan bat jarri zen martxan herriko kale guztietan irisgarritasuna hobetzeko; horren harira, Udalak oinezkoen pasabide goratuak sortzeko fase berri bati ekingo dio, hogei gune baino gehiagotan. Fase horretako lanak, 308.550 euroko kostua dutenak eta 12 asteko exekuzio-epea, Bermeosolo SA enpresak egingo ditu.

Guztira 21 pasabide goratu egingo dira, lehendik dauden batzuk aldatu eta arrapalak ere jarriko dira honako leku hauetan: Bidebarrieta 56, Urkizu 11 zenbakiko dorrearen ondoan, Romualdo Galdós 6, Saratsuegi (bi lekutan), Ubitxa (parkingaren ondoan), Polonia Etxeberria 1-3, Barakaldo 7, Barakaldo kaletik Karmenera, Bustinduitarren 8, Arragueta 20, Iparragirre 2 eta 8, Barrena 22 (oraingo pasabidearen aldaketa), Sostoatarren 11n eta Asolaigartza 10ean pasabideen arrapalak aldatzea, Legarregain 11 zenbakiko pasabideak aldatzea, Polonia Etxeberria 14 eta Karlos Elgezua 1 eta Karlos Elgezua Artegieta kalearekin, Migel de Aginaga 3, Ubitxa 17-23, Polonia Etxeberria (parkearen ondoan) eta Txonta 40. Ikus daitekeenez, herri osoan zehar egingo diren lanak dira.

Lehenengo obrak astelehenean hasiko dira herriaren ekialdean, zehatzago, Barrena kalean, eta, hurrengo asteetan, aurreikusitako gainerako lekuetan egingo dira; betiere eguraldiaren mende. Kale horietako batzuk fase honetan sartu dira auzoetako bileretan zein beste parte-hartze bide batzuetan herritarrek Udalari eginiko eskaerei erantzuteko; beste kasu batzuetan, udal agintariek antzemandako premiei erantzuten diete.

Lanak egin bitartean, eragin egingo zaio bai trafikoari bai oinezkoen mugimenduari, baina pasatzeko espazio alternatiboak egongo dira eta ingurua behar bezala seinalizatuta eta hesituta egongo da uneoro; gainera, Udaltzainek informazioa emango diete lan bakoitzean eragindako auzotarrei. Kasu guztietan, asfaltatze-lanak bi fasetan egingo dira ibilgailuen trafikoa eten beharrik ez izateko. 

Orain lizitaziora irtengo den Plana amaituta ere, jarraitu egingo dugu hura osatzen eta zabaltzen, bai irisgarritasuna hobetu beharreko guneetan jarduteko, bai ibilgailuen trafikoa baretzeko.

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, “azken urteotako jarduerek argi erakusten dute daukagun konpromisoa oinezkoentzako herri atseginago, erosoago eta irisgarriago bat lortzeko. Horren erakusgarri da pasabide goratuen Plan hau eta, horregatik, halako egitasmoak aurrera ateratzen jarraituko dugu, aurreko urteetan egin dugun bezala, herritarren premiei erantzuna emanez”.