Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Neguko Beherapenen Azoka hartuko du Eibarrek, 25 denden parte hartzearekin

Neguko Beherapenen Azoka hartuko du Eibarrek, 25 denden parte hartzearekin

Udal ordezkariak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiko arduraduna.

2019/02/20

Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatu du asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egingo den azoka, sektore desberdinetako dendekin.

Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatutako Beherapenen Azokaren edizio berria hartuko du Eibarrek gaurtik ostiralera bitartean. Ohikoa den bezala, azoka Toribio Etxeberria kalean egingo da, hilaren 20an, 21ean eta 22an, ordutegi jarraian, 10:00etatik 20:00etara. Guztira, herriko 25 dendek hartuko dute parte; horietako 17 kalean bertan ipiniko dituzten standetan kokatuko dira, karpen azpian; gainontzekoak, beste 8, beren dendetan egongo dira.

Toribio Etxebarria kalean kokatuko diren dendak honako hauek dira: Burbujas y Más, Cedry, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gratzina, Guby Chicos, Ikusimakusi, Khloe Baby Clothes, Kopiña, Look, Noma, Ttiki, Twins, Txukuna, Xare y Desván. Eta beraien dendetatik hartuko dute parte: Askasibar Intersport, Atelier 11 Concept Store, Federópticos Igmar, Los Chicos, No Comment, Oskarbi, Tribeka eta ViecoEhungintza, moda, dekorazioa, lentzeria, oinetakoak, lurrin-denda, kirolak, makillajea, bitxi-denda, optika edota parafarmazia aurki daitezke, besteak beste.

Azokaren barruan, giroa alaitzeko hainbat jarduera egingo dira Toribio Exebarria kalean eta inguruetan. Guztiak ere, Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatuko ditu. Bestalde, …eta kitto! Euskara Elkartea ere azokan egongo da, euskara sustatzeko kanpaina berri batekin.