Neguko Beherapenen Azoka aste honetan egingo da: 20 saltokik hartuko dute parte
Faktoring Azoka otsailaren 24, 25 eta 26an egingo da: 14 saltoki Errebal Plazan egongo dira eta 7 beren dendetan.
“Factoring” Azoka, Eibarko merkatarien elkarteak udalarekin batera antolatzen duena, aste honetan itzuliko da Eibarrera. Oraingoan 20 establezimenduk hartuko dute parte. Haietako 14 Errebal Plazan egongo dira, eta beste 6ak beren dendetan.
Herriko merkataritza sustatzeko urtero antolatzen den beherapenen azokaren aurtengo edizioa otsailaren 24, 25 eta 26an egingo da, 10:00etatik 20:00etara, Errebal plazan.
Egun horietan, auzotarrek eta bisitariek denboraldi amaierako deskontu bereziak dituzten produktuen eskaintza zabala izango dute eskura, giro dinamiko batean, tokiko merkataritza herritarrengana hurbiltzea eta udalerrian erosketak sustatzea xede.
Azokaren inaugurazioa Errebal Plazan izango da asteartean (otsailak 24), 9:45ean, eta bertan izango dira herriko agintariak eta merkataritza-sektoreko ordezkariak.
Edizio honetan establezimendu hauek hartuko dute parte: Atelier 11, Burbujas y más, Design by Nona, Eskulan, Gigil Design, Glow Up, Gratzina, Guby, Helmet House, Kopiña, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Tximeleta eta Txukuna.
Gainera, beste saltoki batzuek beren establezimenduetan egingo dituzte promozio bereziak: Askasibar, Bambi, Cedry, Farmalur Berria, Oskarbi, Pissa y Vieco.
“Eibarrek kalitate handiko saltokiak ditu, belaunaldietan esfortzuz, hurbiltasunez eta profesionaltasunez eraikitzen joan direnak. Komertzioa gure identitatearen eta eguneroko bizitzaren parte funtsezkoa da. Horregatik, Udalean gure dendariei laguntza eta babesa eman behar diegu, zeren gure herriko merkataritzari laguntzea Eibarko etorkizunari laguntzea da”, esan du Jon Iraola alkateak.
“Herriko establezimendu batean egindako erosketa bat gure herrian egindako zuzeneko inbertsio bat da: enpleguan, jarduera ekonomikoan eta gure kaleetako bizitzan. Aukerak sortzen jarraitu nahi dugu, ez bakarrik gure komertzioa zabalik jarraitzeko, baita eta indartzeko eta garatzeko ere”.
Bestalde, Vanesa Hortas Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak zera esan du: “Komertzio hurbil, lehiakor eta kalitatezkoa daukagu, balio erantsia ematen duena. Gure asmoa da ekimenak bultzatzea merkataritza ikusgarriago, indartsuago eta prestatuago egon dadin gaur egungo erronken aurrean”.
Aurten, erosketak sustatzeko asmoz, zozketak egingo dira azokan erosten duten pertsonen artean: lehenengo egunean, 25 euroko 4 opari-txartel zozketatuko dira; bigarren egunean, 25 euroko beste 4 txartel, eta, hirugarren egunean, 100 euroko opari-txartel bat zozketatuko da, Eta kittorekin lankidetzan. Zozketatuko diren txartel guztiak FACTORINGean gastatu behar dira.
Ohikoa denez, Eta kittok postu bat izango du Euskaraz Primeran kanpaina sustatzeko. Ekimenaren helburua eibartarrak dendetan euskaraz egitera bultzatzea da.
Aurten, panel bat egongo da, eta herritarrek euskararekin lotutako esaldi labur bat idatziko dute.
Eta Kittoren mahaia hiru egunetan egongo da azokan, 10:00eatik 12:30era. Mahaiak proposatzen duen jolasean parte hartzen dutenei poltsa bat emango zaie eta 100 euroko Oparitu Eibar txartel zozketatuko dira. Zozketa ostegunean egingo da (otsailak 26), 12:00etan, Etta kitto!-ren postuan.
Merkealdien azoka finkatutako hitzordu bat da Eibarko merkataritza-egutegian, eta tokiko merkataritza bultzatzeaz gain, herriko saltokien hurbiltasuna, kalitatea eta tratu pertsonalizatua dinamizatzen laguntzen du.
La feria de rebajas se ha consolidado como una cita destacada dentro del calendario comercial de Eibar, contribuyendo a dinamizar la economía local y a poner en valor la cercanía, la calidad y el trato personalizado del comercio de la ciudad.