Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mugikortasun jasangarria bultzatzeko bizikleta elektrikoa erosi du Udalak

Mugikortasun jasangarria bultzatzeko bizikleta elektrikoa erosi du Udalak

Udaletxearen beheko solairuan dagoen bizikleta elektrikoa.

2017/02/02

Udal langileen esku jarri da beren lan-kontuengatik egiten dituzten joan-etorrietan azkarrago mugitzeko. Modu horretan, Udalak eredu izan nahi du eta bizikletaren erabilera sustatu hirian.

Eibarko Udalak, Ingurumen Arloaren bitartez, bizikleta elektriko bat jarri du udal langileen esku laneko joan-etorrietarako erabili ahal izateko.

Ekimen honen helburua da hiritar-garraio alternatibo eta jasangarri baterantz ibiltzea. Atmosferara isurtzen diren gas kutsatzaileen eta kutsadura akustikoaren murrizketan laguntzeaz gain, oso garraio osasungarria da eta herritarren elkarbizitzarako mesedegarria da.

Modu honetan, Udalak herritarrentzako adibidea izan nahi du eta sustatu bizikletaren erabilera udalerrian, gaur egun ez baitago oso hedatuta.

Bizikleta elektriko bat da, hibridoa; aukera ematen duena erabiltzaileak pedalei eragiten dien bitartean, bateriaz elikatutako motorraren laguntzaren bultzada gehigarriarekin konbinatzeko. Horrek gidatzean  arintasun, potentzia eta bizkortasun sentsazioa emango du.

Bestalde, bizikleta erabiltzeko protokoloa diseinatu da; udal langileei banatu zaie ekimenari buruz eta zerbitzu horren funtzionamendu errazaz informatzeko.

Bizikleta Udaletxearen beheko solairuan dago, udal langileek modu errazean aurkitu ahal izateko. Jon Iraola Ingurumen zinegotziaren hitzetan, “udal langileak animatzen ditugu garraiobide hau erabiltzera; izan ere, beraien eguneroko lana hobetuko du eta modu azkarrago eta ingurumenarekiko errespetu handiago batean mugituko dira”.