Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Minbiziaren aurkako Eibarko I. Lasterketa solidarioa egingo da ekainaren 22an

Minbiziaren aurkako Eibarko I. Lasterketa solidarioa egingo da ekainaren 22an

Minbiziaren aurkako Eibarko I. Lasterketa solidarioaren aurkezpena.

2019/05/08

Irteera Untzaga plazan izango da, 11:00etan, eta toki berberean amaituko da.

Datorren ekainaren 22an, Minbiziaren aurkako I. Lasterketa Solidarioa egingo da Eibarren. "Amaña es la caña" elkarteak antolatu du jarduera, Eibarko Udalaren, SD Eibar Fundazioaren eta Alzolaren (Basque Water) laguntzarekin. Lasterketa Untzaga plazan hasiko da, 11:00etan, eta toki berdinean amaituko da.

Lasterketaren ibilbidea, 3,3 kilometro ingurukoa, ondorengoa izango da: Untzaga plaza, Fermin Calbeton, Bidebarrieta, Arragüeta, Errebal, Toribio Etxebarria, San Andres Pasealekua, Legarre, Barrenengua, Isasi eta Untzaga.

Martxa solidario hau herriko jendea kontzientziatzeko eta Eibarko Minbiziaren Aurkako Elkartearen (AECC) ikerketarako dirua biltzeko egingo da. Zoritxarrez, familia guztiei edo askori eta gertuko jendeari eragiten dion gaixotasuna da.

 

Antolatzaileen arabera, "helburu nagusia da ahalik eta pertsona gehien elkartzea egun horretan eta gure hirian jarduera hau benetan finkatzea".

Lasterketan parte hatu nahi dutenek izena eman beharko dute, maiatzaren 11tik ekainaren 15era bitartean, ondorengo tokietan: AECCn (Eibarko Minbiziaren Aurkako Elkartea), Casa Galician, Untzagako jubilatuen egoitzan, eta Urki, San Cristobal eta Legarreko jai batzordeetan.

Interesatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta kamiseta bat dortsalarekin banatuko zaie.