Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Miguel de los Toyos Alkateak gaitzetsi egiten ditu Arraguetako 15. eraikineko etxebizitzetan izandako lapurretak

2019/11/15

Gaur goizean Alkatetzak Udaltzaingoaren bitartez jakin duenez, hainbat pertsona gauez etxebizitzan sartu, eta etxetik atera dituzten pertsonen gauzak eraman dituzte, beren osotasun fisikoa arriskuan jarriz.

Alkatetzak gaur goizean jakin duenez, Udaltzaingoak hala esan ostean, hainbat pertsona sartu dira gaur gauean Arraguetako 15. eraikineko etxebizitzetan eta joan den asteartean etxetik atera behar izan zituzten pertsona batzuen gauzak ostu dituzte, beren osotasun fisikoa arriskuan jarriz.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa koordinatuta ari dira lanean gertatutakoa ikertzeko; Miguel de los Toyos Alkateak “erabateko gaitzespena” adierazi nahi du gertatutakoaren aurrean, eta, era berean, “elkartasuna adierazi gertaera horrekin beren egoera okertu duten pertsona kaltetuei”.

Aldi berean, Alkateak adierazi du “lanean jarraituko dugula, ahal dugun heinean, aste honetan etxetik atera behar izan diren bizilagunen ongizatea bermatzeko.”.