Eibarko Udala
obrak plaza Eibar Migel Aginaga

Migel Aginaga plazaren zoladura zeharo eraberrituko da: gabeziak konpondu eta aparkalekuak ordenatuko dira

2019/02/05
Obra 193.660 eurotan (BEZa barne) adjudikatuko da eta hamabi asteko exekuzio-epea izango du. Hauexek izango dira lanak: plazatxoaren eta espaloien diseinu berria, euri-uren ebakuazioa eta aparkalekuen ordenazioa.

Migel Aginaga plazatxoa uharte-patio bezala eratua inguruneko eraikinen eta Txaltxazelai eta Eibarko Txikito kaleen artean, zeharo eraberrituko da: besteak beste, zoladura berriztuko da eta plaza azpian dauden udal lokaletako hezetasun-arazoak konponduko dira. Udalak Obras Especiales Proyectos e Infraestructuras enpresari adjudikatu dio obra 193.660 eurotan (BEZa barne), eta exekuzio-epea hamabi astekoa izango da.  Obra  197.622 euroan eta 16 asteko epearekin atera zen lizitaziora.

Miguel Aginagako espazio hau, 589 metro kuadrokoa, garaje batzuetara sartzeko eta aparkaleku publikorako erabiltzen da. Hala, egun dauden espaloiei beste tratamendu batzuk emango zaizkie, orain duten erabileraren arabera. Kontuan izanik plaza aparkatzeko edo garajeetara sartzeko erabiltzen dela, eta egun oinezkoek ia ez dituztela espaloiak erabiltzen, haien zabalera gutxituko da ibilgailuen maniobretarako leku gehiago izateko. Azkenik, eraikineko garajeen solairuaren fatxadan babes-espaloi berri bat eraikiko da.

Halaber, plaza iragazgaiztu egingo da eta pendizak, barandak eta euri-uren hodiak hobetuko dira.

Zolatze-lanak direnez, planteatu den soluzioak esku-hartze oso urria dakar eta epea ez da oso luzea izango. Gainera, plaza bizitegi-esparru batean egonda (etxadiko patioa), inpaktu txikiena izango duen soluzio bat behar da, bai obra-iraupenari dagokionez, bai auzotarrei eragin dakizkiekeen eragozpenei dagokienez (zarata, hautsa, hondakinak).  

Jarduera hau 2018ko aurrekontuaren markoan Eibarko PSE-EEren eta EAJ-PNVren artean lortutako akordio baten fruitu da, zeinean adostu baitzen 115.000 euroko partida bat; dena den, adierazi den bezala, kostua guztira 200.000 eurokoa izango da.

“Jarduera honekin soluzioa emango diogu Miguel Aginaga plazan aspaldian antzemandako arazo bati: ibilgailuen zein pertsonen irisgarritasuna eta udal lokalen hezetasun-arazoak  konpondu egingo dira", adierazi du Miguel de los Toyos alkateak, zeinak gogorarazi duen "Udalaren konpromisoa espazio publikoen hobekuntzan".