Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Martxan da «Empalabramiento» izeneko programaren beste edizio bat

Kartela.

Kartela.

2023/10/17

Atzerritarrek gaztelaniaz trebatzeko ikastaroak datorren ekainera arte egingo dira. Programan irteera kulturalak egiten dira eta ikasleei aukera ematen zaie udal-zerbitzuak ezagutzeko; iaz 19 pertsonak parte hartu zuten.

Eibarko Udalak «Empalabramiento» izeneko programaren beste edizio bat du abian, atzerritarrek gaztelaniaz ikasi eta trebatzeko. Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazioaren eta Kultura Aniztasunaren Unitateak bultzatuta, proiektuaren helburua da parte-hartzaileak ahalduntzea, eta haien independentzia eta autonomia pertsonala lortzen laguntzea. Haien gizarteratze- eta laneratze-prozesuak azkartu nahi dira, gaztelania ikasiz eta udal-zerbitzu eta -jardueretan parte hartuz.

19 pertsonak parte hartu zuten programaren azken edizioan. Programa hau Helduentzako Hezkuntzatik atera zen urtarrilean eta parte-hartzaileak, batez ere, Gizarte Zerbitzuetatik eratorritako ikasleak dira. Ikasle bakoitzaren mailara egokitutako edukiak landu ziren, eta, hala, alfabetatze talde bat egon zen ikasteko zailtasun handiak zituzten pertsonez osatua, beste talde bat A1 mailaren parekoa, eta bi pertsona A1 azterketa gainditzeko adinako ezagutzak zituztenak.

Hizkuntza ikastearekin batera, ikasleen integrazioa beste alderdi batzuk landuz ere sustatu nahi da, esaterako, udal-zerbitzu eta -jarduerak irteera kulturalen eta beste ekimen batzuen bidez ezagutuz. Zentzu horretan, lehen harremana enplegua sustatzeko udal-programarekin izan zuten; Portalera eta Udalaren  Musika eta Zeramika eskoletara bisitak egin ziren, besteak beste; eta Coliseo Antzokira joan ziren zine forum batera. Gainera, Bidelagun udal-zerbitzuko arduradun andrea ere izan zen, eta ikasleek oso balorazio positiboa egin zuten.

“Empalabramiento” izeneko programaren aurtengo edizioa martxan da dagoeneko eta ekainean amaituko da. Klaseak Portaleko geletan izango dira, astelehen eta astearteetan, arratsaldeko hiruretatik seietara.