Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lore, Landare eta Arbolen Azokaren VIII. edizioa egingo da Urkizuko parkean bihar, martxoak 17

2018/03/16

Euskadi eta Nafarroatik etorritako 14 ekoizlek hartuko dute parte guztira eta baita, aurreko urteetan bezala, Bidezko Merkataritzaren ordezkariek ere. Debemenek eta Eibarko Udalak antolatzen dute Azoka.

Urkizuko plaza, beste behin ere, Lore, Landare eta Arbolen Azokaren eszenatoki izango da, bihar, martxoak 17, antolatuko baita haren zortzigarren edizioa. Jarduerak 9:00etan hasiko dira eta 14:00etan amaitu. Guztira 14 stand egongo dira.

Eskaintza zabala izango da: landareak eta sasoiko loreak, etxerako landareak, perfumatuak, jatekoak, sendabelarrak edo kaktusak, eta abar. Halaber, artisauek egindako kosmetikoak eta sendagai naturalak jarriko dituzte salgai eta era guztietako haziak.

Produktuak Euskaditik eta Nafarroatik etorritako ekoizle eta artisauek egindakoak dira: Viveros el Montañés (Tafalla); Zunoyar Lorategia (Oiartzun); Islaya (Oiartzun); Ortuberri (Iurreta); Urtinea (Usurbil); Aritzkurengo Tienduka (Nafarroa); Flores Ganchillo (Nafarroa); Hazi Ekologikoak (Lasarte); Oiaralda S.L. (Zamudio); Sojo natura (Lekunberri); Sara Letamendia (Aizarna); Eskulore (Larrabetzu); Aranburu (Usurbil); Bidezko Merkataritza (Eibar)

Bestalde, Azokara joaten diren pertsonek lehen eskutik ezagutuko dute artisauen lana eta 11:30ean umeentzako tailer bat egongo da.

Hala, Azoka honekin, beste behin ere bultzadatxo bat eman nahi zaio lehen sektoreari, kalera gerturatuz eta herritarrei ezagutaraziz.